Euskal Mendizale Federazioaren orientazio-ibilaldia ekainaren 2an egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko mai. 16a, 09:31

Proba Laudioko Goikogane Mendi Taldeak antolatu du eta Zaraobe institututik abiatuko da. Lizentzia indarrean duten mendizaleek hartu dezakete parte, banaka zein bi edo hiru kideko taldeetan.

Proba Laudioko Goikogane Mendi Taldeak antolatu du eta Zaraobe institututik abiatuko da. Lizentzia indarrean duten mendizaleek hartu dezakete parte, banaka zein bi edo hiru kideko taldeetan.

Aurten Aiaraldeak hartuko du Euskal Mendizale Federazioak urtero antolatzen duen orientazio-ibilaldia. Ekainaren 2an izango da, igandea, Laudioko Goikogane mendi Taldeak antolatuta, eta Amurrioko Zaraobe institututik abiatuko da. Mota honetako probetan mendizaleek orientatzeko duten gaitasuna erakutsi behar dute, soil-soilik mapa berezi bat eta iparrorratz baten laguntzaz. Hala, lasterkariek mapan markatutako kontrol-puntuetatik pasatu behar dira, ezarritako hurrenkeran, eta bakoitzak erabakitzen du batetik bestera nondik joan.

Orientazio-ibilaldian banaka zein bi edo hiru laguneko taldeetan hartu daiteke parte. Irteera 8:30tik 9:30ra egingo da eta parte-hartzaileei ibilbidearen mapa, orri bat kontrol bakoitzari dagozkion koordenadekin, kontrol-txartela eta arautegia banatuko zaizkie. Izen-ematearen ordenan abiatuko dira eta antolakuntzak erabakiko ditu txandak. Iraupenari dagokionez, 2 eta 4 ordu bitartekoa izango da, eta kontrola 14:00etan itxiko da.

Izena emateko bi modu daude: nahi duenak Goikogane Mendi Taldearen egoitzan bertan egin dezake (Araba kalea 2, Laudio) astearte eta ostiraletan 19:00etatik 21:00etara, edo bestela www.zirkuitua.com web gunean dagoen formularioa betez. Izena emateko aurtengo federatu-lizentzia indarrean eduki beharra dago.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, probaren ostean bazkari bat egiteko asmoa dute, eta bertara joan gura duten parte-hartzaileek hala adierazi behar dute izena emateko orduan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide