Ekainean sartuko da indarrean trafikoa erregulatzeko ordenantza

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko mai. 14a, 09:18

Alde zaharrean trafikoa eta aparkamendua arautuko duen ordenantza laster izango da errealitate bat Artziniegan. Nahiz eta sarbidea erregulatzeko sistema automatikoa iazko udan instalatu zen, larrialdi-zerbitzuen kudeaketarekin eta ordutegiekin arazo batzuk izan dira eta atzeratu egin da indarrean sartzea. Arazo horiek argituta, oraingoan asmoa da datozen asteotan bizilagunek sistema automatiko hori erabiltzeko “hurbiltasun-txartelak” jasotzea eta hilaren erdialderako funtzionatzen hastea.

Alde zaharrean trafikoa eta aparkamendua arautuko duen ordenantza laster izango da errealitate bat Artziniegan. Nahiz eta sarbidea erregulatzeko sistema automatikoa iazko udan instalatu zen, larrialdi-zerbitzuen kudeaketarekin eta ordutegiekin arazo batzuk izan dira eta atzeratu egin da indarrean sartzea. Arazo horiek argituta, oraingoan asmoa da datozen asteotan bizilagunek sistema automatiko hori erabiltzeko “hurbiltasun-txartelak” jasotzea eta hilaren erdialderako funtzionatzen hastea. Izan ere, bizilagunek, garajeetako jabeek, txokoetako kideek, ostalariek, merkatariek eta larrialdi-zerbitzuek txartelak eskatu ahal izan dituzte apiriletik aurrera liburutegian, eta epea bihar bertan amaituko da.

Behin ordenantza indarrean sartzen denean, Artziniegako alde zaharra trafikorako itxita egongo da astelehenetik zapatura bitartean, arratsaldeko 19:00etatik goizeko 07:00ak arte. Zapatuan, berriz, 14:00etan itxiko da, ostera ere zabaltzeko astelehenean goizeko zazpietan. Itxita dagoenean txartela daukatenak baino ezin izango dira sartu, eta baimendutako lekuetan aparkatu ahal izango dute, hortik kanpo ez. Gaur egun asko dira alde zaharraren barruan debekatutako lekuetan aparkatzen duten bizilagunak eta, ondorioz, hori saihestu eta aparkatzea errazte aldera, udalak aparkaleku berri bat zabaldu zuen duela gutxi Geltoki plazan. Gainera, beste bat egiteko lanak laster hasiko dira Arteko aldapan, Jauregia auzoaren parean.

Sartzeko kontrolari dagokionez, sarbide nagusia Geltoki plazakoa izango da, eta ibilgailuan Hiriko Atetik irtengo dira. Bertan, sartzeko aukera ere izango da, baina soilik Goienkale, Goiko Plaza eta Agirre Lehendakaria kalean bizi direnentzat. Aparkatzeko eremuak ondorengoak izango dira: Goienkale, Elizako kantoia eta Artekaleko plazatxoa.  

Aurreko astean egindako udalbatzan, herritarrek egindako galderei erantzunez, alkateak adierazi zuen ordenantzaren betetzea zorrotz zaintzeko asmoa dutela eta ohartarazi zuen  Ertzaintzarekin bilera bat egingo dutela erregulazio berria indarrean sartu aurretik.

Ordenantzari buruzko informazio guztia Artziniegako Udalaren web gunean dago eskura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide