Artziniegako Udalak herriko ilustrazio-lehiaketaren 6. edizioa jarri du abian. Aurten, lehiaketaren gaia “liburuak eta liburuak” izango da.
Abian da beste urte batez Artziniegako ilustrazio-lehiaketa. Udalak antolatutako ekimen honetan edonork har dezake parte, originala izan behar duen ilustrazio-lana A4 formatuan aurkeztuz Artziniegako liburutegian maiatzaren 31a bitartean. Guztira bost kategoria egongo dira adinaren arabera eta irabazleek liburu-sorta bat jasoko dute sari gisa. Gainera, lan guzti-guztiak erakutsi egingo dira liburutegian.
Lanak gutun-azal batean aurkeztu behar dira, kanpoaldean “Ilustrazio lehiaketa” eta idatzizlema eta dagokion kategoria besterik ez da idatziko. Beste gutun-azal batean ondorengo datuak zehaztuko dira: egilearen izen-deiturak, adina eta telefonoa.