Aiala Txirrindulari Elkartea “Arabako Bi Egunak” lasterketaren antolakuntzan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko api. 26a, 09:07

Apirilaren 27 eta 28an jokatuko den txirrindularitza-proba honen antolakuntzan aritu da Aiala Txirrindulari Elkartea, Euskadi Fundazioarekin batera. Aurten, krisi ekonomikoa dela eta, egun bat gutxiago izango du eta hortaz ez da  eskualdean etaparik jokatuko.

Apirilaren 27 eta 28an jokatuko den “challenge” lasterketa honen antolakuntza aritu da Aiala Txirrindulari Elkartea, Euskadi Fundazioarekin batera. Aurten, krisi ekonomikoa dela eta, egun bat gutxiago izango du eta hortaz ez da gure eskualdean etaparik jokatuko.

 Asteburu honetan amateur mailako txirrindulariak Arabako errepideetan barrena lehiatuko dira, bosgarren urtez jarraian egingo den “Arabako Bi Egunak” lasterketan. Aurtengoan, eta izendapenean bertan ikusi daitekeenez, krisiak bere eragina izan du eta probak bi etapa baino ez ditu izango, aurreko urteetan hiru izan dituen arren.

Lehenengo etapa bihar jokatuko da Oion eta Bastida artean, Arabako Errioxan, eta bigarrena domekan Gasteizko inguruetatik joango den zirkuitu batean. Aurreko urteetan beti egin izan da etaparen bat Aiaraldean, baina egoerak hala behartuta, aurten txirrindulariak ez dira gure eskualdetik ibiliko. Horretaz gain, 2013ko nobedaderik handiena da taldekako erlojupekoa egingo dela bihar, Euskadi Fundazioak diziplina hori indartu nahi izan duelako, ez baitzegoen mota horretako probarik Arabako egutegian.

Aiala Txirrindulari Elkartea, gurean etaparik egon ez arren, eskuz esku aritu da Euskadi Fundazioarekin antolakuntza-lanetan, eta probak Arabako Foru Aldundiaren, Kutxabanken, El Correo eta Skodaren babesa izango du.

Parte hartuko duten taldeei dagokienez, ondorengoak izango dira: Naturgas Energía, Gipuzkoa-Eki Sport, Caja Rural, Hostal Latorre, Lizarte, Ibaigane Opel, Koplad-Uni 2, Reyno de Navarra, Seguros Bilbao, Debabarrena, Baque-Campos-Team eta Irolan Lanladi-Ordiziako.Guztira, ia 110 txirrindulari abiatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide