Gure mendi-korrikalarien urrezko asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko api. 22a, 10:35

Gaizka Barañano amurriarrak Enkarterriko Apuko Extrem ultratrail lasterketa irabazi zuen herenegun, eta atzokoan Jabi Olabarria orozkoarra Oñatin jokatutako Aloña Igoeran nagusitu zen.

Gaizka Barañano amurriarrak Enkarterriko Apuko Extrem ultratrail lasterketa irabazi zuen herenegun, eta atzokoan Jabi Olabarria orozkoarra Oñatin jokatutako Aloña Igoeran nagusitu zen.

Mendi-lasterketen denboraldia ezin zitekeen hobeto hasi gure eskualdeko korrikalarientzat. Izan ere, zapatuan, Zaramilloko (Enkarterri) Apuko Extrem mendi-lasterketan Amurrio Trail Taldeko Gaizka Barañano “Txapel” garaile atera zen, probaren 84 kilometroak 10 ordu eta 15 minutuan bete ostean. Txapel 25. kilometrotik aurrera lasterketa-buruan jarri zen bakarrik, eta helmugara arte eutsi ahal izan zion abantailari. Barañanoren atzetik Imanol Aleson azkoitiarra eta Joxelu Albizuri Azpeitiko lasterkari beteranoa helmugaratu ziren.  Apuko Extrem bigarren urtez jokatu da aurten, oso lasterketa gogorra da (Ganekogorta, Gallarraga, Eretza, Ganeran eta Apuko mendietatik pasatuz 4.484 m-ko desnibela) eta Txapelentzat denboraldiko lehen proba izan da. Hasiera ezin hobea, beraz, eta beste pauso bat Gaizka azken urteotan egiten ari den goranzko bidean.

Domekan, berriz, Jabi Olabarria izan zen protagonista. Orozkoarrak  beste urte batez indartsu ekin dio denboraldiari, eta aurreko asteburuan Mendaroko mendi-lasterketan azkarrena izan bazen, atzokoan ere erakustaldia eman zuen Oñatiko Aloña Igoeran, eta garaipena eskuratu zuen, Juanjo Igarzabalekin lehia polita burutu ondoren. Olabarriak 1 ordu eta 16 minutu behar izan zituen ibilbidea egiteko, eta bere 41 urterekin argi erakutsi zuen sasoi betean dagoela eta aurtengo Euskal Kopa irabazteko hautagai sendoa dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide