"Herri Oratzea" egingo dute bihar Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko api. 5a, 09:22

Antzinako lanbide eta jarduera tradizionalak erakutsi eta biziberritzeko urtean zehar egiten dituen egitarauaren barruan, larunbat honetan Artea Etnografia Elkarteak "Herri Oratzea" izeneko ekintza antolatu du beste urte batez. Ekintza horren asmoa da ogia egiteko prozesu tradizionala modu praktikoan erakustea; horretarako, hainbat monitorek azalpenak emango diztuzte eta bertaratutakoek osagaiak nahasi, oratu eta ogia labean sartu ahal izango dituzte. Aurreko urteetan umeak izan dira batez ere jarduera honekin gehien gozatu dutenak.

Jarduera Artziniega Museoan egingo da 12:00etatik aurrera eta euskal musikaz girotua egongo da.

Horretaz gain, gogoratu behar da ekainaren 15era bitartean idazmakina zaharren erakusketa eder bat izango dela ikusgai aldi baterako erakusketen aretoan. Erakusketa martxoaren 15ean ireki zen eta bertan 300 idazmakina baino gehiago daude, denak ere Subinas familiak bildutakoak. Hainbat herritatik datoz makinak, batez ere AEBtik, Alemaniatik eta Europako beste herrialde batzuetatik. Haietako batzuk ehun urte baino gehiago dituzte eta, beraz, balio handiko bilduma da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide