Ostiralean Julian Sanz txirrindulariak berbaldia emango du arratsaldeko 19:30ean. Larunbatean, berriz, familientzako ipuin artistikoen tailerra egingo dute.
Artziniega Museoak bere kultur egitarauarekin aurrera segitzen du hilabete honetan. Oraingoan, kirolaren txanda izango da, etzi Julian Sanz etorriko baita Race Across America proban izandako parte-hartzea azaltzera. Pablo Mas bere taldeko managerrarekin batera, Estatu Batuak alderik alde zeharkatzen duen ultrafondoko lasterketa horren xehetasun guztiak emango dituzte, bideo batez lagunduta, bai eta Julianek egiten duen kirol-prestakuntzaz ere. Julianek eskarmentu handiko kirolaria da proba luzeetan eta gure inguruko espezialistarik handiena.
Larunbatean ostera kirol kontuak utzi eta familientzako ipuin-tailer artistikoa eskainiko du Museoak 12:00etan. Ainhoa de Solak eta Ventura Cruzek emango dute eta 6 eta 11 urte bitarteko umeentzat izango da.