Txirrindularitzako master zirkuitua Aiaraldera helduko da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko ots. 15a, 09:15

Larunbat eta igandean Laudiok eta Artziniegak zirkuituko proba bana hartuko dute. Artziniegako Master Sariaren 1. edizioa izango da. Laudioko klasikoaren kasuan bosgarren urtez antolatu dute. Proba biak master zirkuitukoak dira, Araban zirkuitu horren barruan egingo diren probak bakarrak.

Larunbat eta igandean Laudiok eta Artziniegak zirkuituko proba bana hartuko dute. Artziniegako Master Sariaren 1. edizioa izango da. Laudioko klasikoaren kasuan bosgarren urtez antolatu dute. Proba biak master zirkuitukoak dira, Araban zirkuitu horren barruan egingo diren probak bakarrak.

Asteburu honetan txirrindularitzak gure eskualdeko errepideak beteko ditu. Hasteko, bihar arratsaldeko 16:00etan Laudioko V. Master Klasikoaren txanda izango da. Lasterketa Zumalakarregi etorbidetik abiatuko da eta Gardea-Txirrita-Arakaldo-Areta zirkuituari lau buelta eman ostean, buelta luze bat egingo dute Luiando, Arespalditza, Okondo eta Garatetik Laudiora itzultzeko. Guztira 78 km bete beharko dituzte.

Artziniegako lasterketari dagokionez, Artziniegako Zaballa Txirrindulari Elkarteak antolatzen du eta aurten izango da lehenengo edizioa. Horretarako, 87 kilometroko ibilbide ikusgarria prestatu dute inguruko bideetan barrena. Artziniegatik abiatuta, bost buelta eman beharko diote Ureta-Satia-Lapetaratxe-Artziniega zirkuituari. Herriko txirrindulariek Lantenoko itzuli klasiko gisa ezagutzen dute ibilbidea. Ondoren, beste lau buelta Arteko santutegia-Mendieta-Ureta-Satia-Laperatatxe zirkuituari. Lasterketa Geltoki plazan amaituko da, 300 metroko aldapa piko baten ostean.

Esan bezala, bi proba hauek Arabako master zirkuituaren proba bakarrak izango dira. Master zirkuituan Estatu osoko senior eta beterano mailako txirrindulari federatuek hartzen dute parte, eta azken urteotan kategoria honek sekulako indarra hartu du. Maila handiko lasterketak ikusteko aukera izango da, beraz, abiatzen ari den denboraldi ziklistaren aurrerapen ezin hobea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide