Laura García Mejuto eta Marc Hurtado garaile Amurrioko I. Krosean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko urt. 20a, 21:13

Gaur goizean Arabako Kros Txapelketa jokatu da Amurrion. Lasterketa gogorra izan da, euriteen ondorioz parkeko zirkuitua oso lokaztuta egon delako. Irabazleen ondoren, Laudioko Ibone Sánchez Garmendia eta Artziniegako Iñigo Gutiérrez helmugaratu dira bigarren postuetan

Gaur goizean Arabako Kros Txapelketa jokatu da Amurrion. Lasterketa gogorra izan da, euriteen ondorioz parkeko zirkuitua oso lokaztuta egon delako. Irabazleen ondoren, Laudioko Ibone Sánchez Garmendia eta Artziniegako Iñigo Gutiérrez helmugaratu dira bigarren postuetan

Amurrioko parkea gaur Arabako atletismoaren hiriburu bihurtu da. Herrialde osoko eta kategoria guztietako lasterkariak batu dira irteera-puntuan herrialdeko kros-txapelketa jokatzeko, euriari eta hotzari aurre eginez. Dena dela, goizean zehar eguraldiak hobera egin du, eta gazte eta senior kategoriako partaideak abiatu direnerako ateri egon da eta korrikalarien arerio bakarrak lokatza eta zirkuituaren gogortasuna bera izan dira. Gazteek eta betenaroek, ostera, euriari ere egin behar izan diote aurre.

Esan bezala, Oinkariak Atletismo Taldeak atondutako zirkuitua gogorra izan da, eta lehia ederra ikusteko aukera eman du emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan. Emakumezkoetan Laura García Mejuto gasteiztarra eta Ibone Sánchez Garmendia laudiarra aritu dira nor baino nor azkarrago, eta azken txanpara arte ez da erabaki lehenengo postua; bertan Laura García nagusitu da tarte labur batengatik. Haien ostean, La Blanca atletismo-taldeko Josune Terceros helmugaratu da.

Gizonezkoen senior mailan ere lehia oso estuan ibili dira aurreneko postuetan La Blanca taldeko Marc Hurtado Sabater eta Kike Sebastíán gasteiztarra eta Iñigo Gutiérrezek artziniegarra. Lasterketaren erdian, berriz, Kike Sebastiánek arazo fisikoak izan ditu eta erretiratu egin da, eta hortaz Marc Hurtadoren eta Iñigo Gutiérrezen artean erabaki da lasterketa; kataluniarrak bere erritmoa ezarri du eta Portugalete Atletismo Taldeko artziniegarrak ezin izan dio eutsi. Biek ere lasterketa bikaina egin dute. Atzetik, La Blanca atletismo-taldeko Iban Rodríguez distantziak murrizten ahalegindu da baina ezin izan du Iñigo harrapatu eta podiumeko 3. postua eskuratu du.

Argazki batzuk HEMEN

Laster sailkapen guztiak eskainiko dizkizuegu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide