"Race Across America" lasterketari buruzko dokumentala estreinatuko da gaur Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko urt. 18a, 08:00

Julian Sanz ugaotarrak iaz laugarren aldiz hartu zuen parte Estatu Batuak alderik alde zeharkatzen dituen txirrindularitza-lasterketan. Gaurr Mikel Cubillok egindako dokumentala aurkeztuko du Antzokian, arratsaldeko zortzietan.

Julian Sanz ugaotarrak iaz laugarren aldiz hartu zuen parte Estatu Batuak alderik alde zeharkatzen dituen txirrindularitza-lasterketan. Bihar Mikel Cubillok egindako dokumentala aurkeztuko du Antzokian, arratsaldeko zortzietan.

10 egun, 4 ordu eta 39 minutu eman zituen iazko ekainean Ugaoko Julian Sanz “ultratxirrindulariak” Estatu Batuak Californiatik Marylanderaino zeharkatzeko, 4.900 kilometro gelditu gabe egin ostean, “non stop” ikaragarri bat eginez. Hain zuzen ere marka horrek ematen dio izena Mikel Cubillok egindako dokumentalari, "10dias4horas39minutos" izena duena. Dokumentalean lasterketari buruz eta inguruan dagoen guztiari buruz mintzo dira protagonistak.

2012an Julian Sanzek bere 4. parte-hartzea burutu du, inoizko posturik onena eskuratuz (laugarren sailkatu zen) eta bere markarik onena eginez. Dokumentala bihar estreinatuko dute Amurrio Antzokian 20:00etan, eta Julian Sanz bertan egongo da aurkezpena egiteko. Sarrera doakoa da eta hainik da, eta dokumentalaren emanaldia bukatu ostean, ikusleek aukera izango dute Julian Sanzi etabere taldekoei galderak egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide