Arabako Kros Txapelketa jokatuko da igandean Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko urt. 17a, 08:00

Abenduan herri-lasterketan izandako arrakastaren ondoren, Amurrioko Oinkariak Atletismo Taldeak beste kirol-ekitaldi bat antolatu du urte hasiera honetan, Amurrioko I. Krosa, hain zuzen ere. Igandean jokatuko da Juan de Urrutia parkeko zirkuituan, eta bertan Arabako Txapelketa ere jokatuko da.

Abenduan herri-lasterketan izandako arrakastaren ondoren, Amurrioko Oinkariak Atletismo Taldeak beste kirol-ekitaldi bat antolatu du urte hasiera honetan, Amurrioko I. Krosa, hain zuzen ere. Igandean jokatuko da Juan de Urrutia parkeko zirkuituan, eta bertan Arabako Txapelketa ere jokatuko da.

Negua krosaren sasoia izaten da atletismo denboraldiaren barruan, eta Aiaraldean ere horretaz gozatzeko aukera izango dugu Oinkariak atletismo-taldeari esker. Izan ere, igande honetan lehen mailako krosa gurera etorriko da Amurrioko Krosaren I. edizioarekin; proba Amurrioko parkean jarriko den zirkuituan jokatuko da eta Arabako Txapelketa egiteko ere balio izango du.

Ez da Amurrion Arabako Txapelketa egiten den lehenengo aldia, baina bai Oinkariak antolatzen duen lehenengoa, eta baita ere Juan de Urrutia parkeko zirkuituan egiten dena, aurreko batzuetan Refor inguruan jokatu zelako. Oraingoan, zirkuitua nahikoa gorabeheratsua izango da, igoera eta jaitsiera askorekin, eta gogorra izango da lasterkarientzat. Aldi berean, beraz, espero daiteke ikusleentzat oso ikusgarria izatea, eguraldi euritsua iragarrita baitago.

Faboritoei dagokienez, Gasteizko La Blanca taldeko atletek 2012an Okondon lortutako arrakastak berritzen ahaleginduko dira (iaz Mohamed Afaadas izan zen nagusi), baina Oinkariak taldeko Pablo Masen esanetan “aiararrak aurre egiteko prest egongo dira”. Neskei dagokienez, Itxaso Escondrillas laudiarrak bere aukerak izango ditu. Probak goizeko 11etan hasiko dira, eta 14:00etara bitartean luzatuko dira, kategoria guztiak jokatu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide