400 parte-hartzaile baino gehiago Amurrioko I. Herri Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko abe. 26a, 12:22

Eguzkia eta beroa lagun, korrikalariek Amurrioko kaleak bete zituzten igandean. Guztira laurehun lagunek hartu zuten parte, hiru kategorietan banatuta.

Eguzkia eta beroa lagun, korrikalariek Amurrioko kaleak bete zituzten igandean. Guztira laurehun lagunek hartu zuten parte, hiru kategorietan banatuta.

Erabateko arrakasta. Horrela deskribatu beharra dago Oinkariak taldeak antolatu duen Amurrioko Herri Lasterketaren I. edizioa. Eguraldi argi eta epelari esker lasterkari asko hurbildu zen Amurriora -400 inguru antolatzaileen arabera- eta momenturen batean izena emateko ilara ere sortu zen Juan de Urrutia plazan. Oinkariak taldeko kide Pablo Masek esan digunez, “parte-hartzea espero baino handiagoa” izan zen, eta “oso pozik” geratu dira.

Kategoria nagusiko lasterketa abiatu zen lehenengo Frontoi kaletik, eguerdiko 12:00etan. Guztira 7 kilometro bete zituzten, herriko kaleetan barrena lau itzuli eginez, bat laburra, eta beste hiru luzeak, parkea zeharkatuz Aiara kaleraino, ondoren Urduñako errepidea hartuz geltokirantz, eta handik Landako kaletik Frontoi kaleko helmugara iristeko. Jarraian, gazteen txanda etorri zen, eta ondoren txikiak ibili ziren arineketan, batzuk gurasoen eskutik helduta. Laster lasterketako sailkapenen berri emango dizuegu.

Amurriokoa ez da izan, dena dela, eskualdean Eguberriko egun hauetan jokatu den kirol-proba bakarra; astelehen arratsaldean, Artziniegan, ohi bezala Gabonetako herri-duatloiaren hitzordua etorri zen. Bertan, 41 parte-hartzaile izan ziren eta Asier Bolibar nagusitu zen, Iñaki Isasiren aurretik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide