Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa Artziniegara helduko da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko abe. 13a, 10:08

24 talde lehiatuko dira herriko kiroldegian jokatuko den goma gaineko 4x4ko sokatira txapelketaren bigarren saioan, tartean Artziniegako Bizindar. Arrigorriagako Sokarri, Abadiño eta Lesakako Ñapurrak dira faboritoak gizonezkoetan, eta Ibarrako taldea eta Gasteizko Badaiotz emakumezkoetan.

24 talde lehiatuko dira herriko kiroldegian jokatuko den goma gaineko 4x4ko sokatira txapelketaren bigarren saioan, tartean Artziniegako Bizindar. Arrigorriagako Sokarri, Abadiño eta Lesakako Ñapurrak dira faboritoak gizonezkoetan, eta Ibarrako taldea eta Gasteizko Badaiotz emakumezkoetan.

Duela bi aste Beasainen abiatu zen goma gaineko 4x4 sokatira txapelketa gurera etorriko da asteburu honetan. Iazkoan lez, herriko kiroldegiak hitzordu garrantzitsu hau hartuko du, arratsaldeko 17:30etik aurrera, eta guztira gizonezkoen 18 talde eta emakumezkoen 6 talde arituko dira bigarren saio honetan. Nesken taldeak 260 kilokoak dira, eta mutilenak 300 kilokoak.

Aurreko saioan Ibarrako nesken taldeak ezustekoa eman zuen, Gasteizko Badaiotz taldea mendean hartuta, eta lehia puri-purian egongo da beraz  zapatu honetan. Artziniegako Bizindar taldeak bere zaleen aurrean onena emateko asmoz aterako da kantxara. Gizonezkoen kategoriari dagokionez, hiru multzotan banatuta lehiatuko dira, aurrekoan bezala, eta gero multzo bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira finalerako. Arrigorriagako Sokarri, Abadiño eta Lesakako Ñapurrak dira faboritoak.

Artziniegako proban egingo den hautaketaren ostean, txapelketa datorren zapatuan erabakiko da Ibarran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide