Txerria, negu hasierako errege

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko abe. 11a, 11:22

Artea elkarteak urteroko “txarriboda” egingo du zapatuan, ohitura hori berriz ere gogora ekartzeko asmoz. Ekitaldia eguerdian hasiko da eta txerrikia dastatzeko aukera egongo da

Artea elkarteak urteroko “txarriboda” egingo du zapatuan, ohitura hori berriz ere gogora ekartzeko asmoz. Ekitaldia eguerdian hasiko da eta txerrikia dastatzeko aukera egongo da

Gure arbasoentzat bezala, guretzat ere txerrikia eguneroko elikagaia da, ia etxe guztietan topatzen dena. Eskuratzeko modua aldatzen da, ostera: guk dendatik etxera ekartzen dugun bitartean, duela urte batzuk txerria hazi, hil, zatikatu eta betekiak egiteko ohitura bizi-bizirik zegoen Aiaraldeko baserrietan. Negu hasierako ohitura hori ez da guztiz desagertu, baina gutxi dira dagoeneko gure inguruan txarriboda etxean bertan egiten dutenak.

Artziniegako Artea Elkartea, ohitura hori gogora ekarri eta zabaltzeko asmoz, urtero lez txarriboda antolatu du museoan. Erakustaldi didaktikoa izango da, azalpenez lagundua, eta bertan prozesu ia guztia ikusteko aukera izango da; ikusiko es den bakarra txerria hiltzea izango da, hori leku egokitu batean egin behar da eta. Museoan animalia zatikatu egingo dute patioan, eta odolosteak eta txorizoak egingo dituzte sukaldean. Ekitaldi-aretoan ohitura honi buruzko bideo-emanaldia eskainiko dute bitartean. Ekitaldia eguerdian hasi eta 14:00etan amaituko da

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide