Etxaurren Ikastolako solarigrafia proiektua Amurrion ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko abe. 6a, 08:00

Solarigrafia irudiak oso esposizio luzeekin hartzeko teknika bat da, eta horretan ibili dira Etxaurren Ikastolako 39 ikasle, Josu Zaldibar irakaslearekin. Proiektuaren emaitza Amurrioko kultur etxean ikusi ahal izango da abenduaren 12tik 11ra.

Solarigrafia irudiak oso esposizio luzeekin hartzeko teknika bat da, eta horretan ibili dira Etxaurren Ikastolako 39 ikasle, Josu Zaldibar irakaslearekin. Proiektuaren emaitza Amurrioko kultur etxean ikusi ahal izango da abenduaren 12tik 11ra.

Argazkilaritza digitala eta puntako teknologia erabat nagusitu diren garai honetan, badira oraindik irudiak jasotzeko teknika ezberdin eta “garbiagoak”, eta aldi berean berritzaileak direnak. Solarigrafia horietako bat da. Izan ere, teknika honetan erabiltzen den bakarra da kamera estenopeiko bat (lenterik gabekoa) eta paper fotosentibera, eta ez dago prozesu kimikorik. Egiten dena da kamera leku  jakin batean luzaroan utzi, oso esposizio luzea lortzeko, eta papera, berez, irudia hartzen joaten da. Beste modu batean esanda: egun, hilabete edo urte oso batean egindako argazkia da. Solarigrafia 2000. urte inguruan sortu zen Polonian, eta berehala piztu zuen, besteak beste, zeruko gorpuen mugimendua ikertu nahi zutenen interesa.  

Josu Zaldibar argazkilariak duela urte bi urte izan zuen teknika honen berri eta berehala piztu zitzaion interesa eta Aiaraldean proiekturen bat egiteko adia. Hala, 2011n proiektu bat abiatu zuen Etxaurren Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleekin, solarigrafia zer den eta nola egiten den ikasteko eta aldi berean argazkilaritzan murgiltzeko. Tailer horretan 50 kamera inguru ipini dituzte, eta horren emaitza datorren eguaztenetik aurrera (hilak 12) Amurrioko Kultur Etxean ikusteko aukera izango da. Urtarrilaren 11ra bitartean zabalik egongo da erakusketa. Horretaz gain, Josu Zaldibarrek badu asmoa proiektua Euskal Herri osora zabaltzeko, beste 30 kamera ipinita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide