900 jaiotza baino gehiago ikusgai Santxotena Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko aza. 27a, 11:00

Pasa den ostegunean “Munduko Jaiotzak” erakusketa zabaldu zen Santxotena tailer-museoan. Urtarrilaren 31ra bitartean egongo da ikusgai.

Pasa den ostegunean “Munduko Jaiotzak” erakusketa zabaldu zen Santxotena tailer-museoan. Urtarrilaren 31ra bitartean egongo da ikusgai.

Gabonak hurreratzen ari diren honetan, azken urteotan bezalaxe, mundu osoko jaiotzen erakusketa heldu da Artziniegako Santxotena Museora. Teresa Lafraguaren zuzendaritzapean, aurten 900 jaiotza ikusi ahal izango dira bertan, aurreko beste urte guztietan baino gehiago (iaz, esaterako, 703 izan ziren). Esan bezala, kontinente guztietako artelanak izango dira ikusgai, herrialdeka banatuta. Espainiako Estatuko erkidego guztietako jaiotzak ere badaude.

Zuzendariaren arabera, erakusketaren asmoa da Gabonak “unibertsaltasun gisa” eta jaiotzak “sormenaren adierazpide eta kultur dibertsitatearen transmisio gisa” erakustea, eta artelanak dira bi kontzeptu horiek erakusteko bideak.

Erakusketa urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik, ostegunetik igandera, goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara. Ordutegitik kanpoko bisitak ere egin daitezke, baina horretarako aurretiaz erreserbatu beharra dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide