Mikelek eta Gorkak 13 urte dituzte eta laguntza behar dute. Gaixotasun arraro bat daukate, euren mugikortasuna murrizten duena, eta gurpildun aulki bereziak erabiltzen dituzte. Gaur egun dauzkatenak txiki geratu zaizkie eta berriak erosteak diru-inbertsio oso handia eskatzen du. Ahalegin handi horretan laguntzeko, Hiriska Emakume Elkarteak erabaki du urtero antolatzen duen Merkatu Txikian lortutako dirua Mikel eta Gorkaren familiari ematea.
Merkatu Txikia, ohi lez, “La Encina” adinekoen egoitzan egingo da abenduaren 1etik 9ra. Lan-egunetan arratsaldeko ordutegia izango du, 17:00etatik 20:00etara, eta jaiegunetan eguerdikoa, 12:00etatik 14:00etara. Bertan produktu asko prezio onean erosi ahal izango dira, bai eta mojek egindako erroskillak ere. Horretaz gain, diru-kontu bat ireki dute gura duenak ekarpen ekonomikoa egin dezan (2097-0207-89-0105713370).