'Patria' filma Zinebin proiektatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko aza. 15a, 09:06

Artziniegan errodatutako filma azaroaren 17an eskainiko dute Bilboko Arte Ederren Museoan, arratsaldeko 20:00etan.

Urte bi joan dira “Patria” izeneko filma, beste lokalizazio batzuen artean, Artziniegan errodatu zenetik, eta Algis Arlauskasek egindako lanak bere bidea jorratzen segitzen du; oraingo honetan Bilbo Zinebi jaialdiaren barruan leku bat izango da eta zapatuan emango dute Bilboko Arte Ederren Museoko zinema-aretoan arratsaldeko zortzietan.

Patria filmak Africa de las Herasen bizitza du argumentu nagusi, Sobiet Batasuneko espioitza-zerbitzuan leku nabarmena izan zuen emakume espainiarra. De las Herasek zerikusi zuzena izan zuen Leon Trotskiren hilketam, eta hori da filmaren ardatzetako bat. Errodajearen zati handi bat Artziniegan burutu zen 2010eko udagoienean. Gainera, artziniegar askok grabazioan parte hartu zuten estra moduan. Algis Arlauskas zuzendariak Errusiako Telebista Zentralaren enkarguz ekin zion proiektu honi eta dagoeneko hainbat lekutan proiektatu da, Bilboko Campos antzokian, besteak beste. Eta jakina, baita Errusiako telebistan ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide