Amurrio Trail Taldeak denboraldiaren oso balorazio positiboa egin du

Bere lehenengo denboraldian, Amurrioko taldeak 3. postua lortu du mendi-lasterketen Euskal Kopan. Hurrengo denboraldiari ilusioz ekingo diote, eta taldea handitzea nahi dute.

Bere lehenengo denboraldian, Amurrioko taldeak 3. postua lortu du mendi-lasterketen Euskal Kopan. Hurrengo denboraldiari ilusioz ekingo diote, eta taldea handitzea nahi dute.

Azaroa heltzearekin batera mendi-lasterketen denboraldia amaitu da eta Amurrio Trail Taldeari balorazioa egiteko ordua heldu zaio. Eta ez da balorazio txarra, inondik inora ere ez. Izan ere, bere aurreneko urte honetan (taldea 2011ren amaieran sortu da) 26 lasterketetan hartu du parte eta taldekako sailkapenaren 3. postua eskuratu du Euskal Kopan. Gaizka Barañano taldeko kideak Aiaraldea Komunikazio Leihoari adierazi dionez, "oso pozik" daude hainbat arlotan lortutako emaitzekin. Lehenengo eta behin, Txapelek nabarmentzen du talde moduan eratzea bera eta Arabako Txapelketa izan den Amurrio Trail Lasterketaren 1. edizioa antolatzea arrakasta handiak direla. Jendearen inplikazioa ere modu positiboan baloratzen du, Amurrio eta inguruetako 23 lasterkari batzea lortu dutelako eta lasterketan ere 200 lagun inguruk parte hartu zuelako.

Kirol arloari dagokienez, taldekideek modalitate guztietako 23 lasterketetan lehiatu dira, estatuan zein nazioartean: kilometro bertikalak, skyrunning eta ultratailak. Barañanoren esanetan, emaitza oso onak lortu dituzte, baina bere ustez "garrantzitsuagoa da esatea, berez, emaitza ona dela lasterketa horietan parte hartzea, lehiatzea eta, ahal bada, amaitzea".

Hori dela eta, "ilusioz" itxaroten dute 2013ko denboraldia eta kirol honetan interesa duten guztiei dei egiten diete taldearen kide egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide