"Clown batentzat oinarrizkoa da konplizitate-begiradak, txaloak eta irribarreak jasotzea"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko urr. 29a, 09:20

Miren González (Laudio, 1976) "TXITXARRITA KUTXUFLETA" izenez ezaguna da clown modura. Azaroaren 18an arratsaldeko 18;30etan, "Zapatillas de Punta" ikuskizuna eskaineko du Lanbide Heziketa Udal Institutuan. Aiaraldea.com berarekin egon da eta proiektu horretaz eta clown izateaz hitz egin digu.

Hau da zure lehenengo lana, zer kontatzen du eta zergatik joan behar du publikoak ikustera?

Miren González (Laudio, 1976) "TXITXARRITA KUTXUFLETA" izenez ezaguna da clown modura. Azaroaren 18an arratsaldeko 18;30etan, "Zapatillas de Punta" ikuskizuna eskaineko du Lanbide Heziketa Udal Institutuan. Aiaraldea.com berarekin egon da eta proiektu horretaz eta clown izateaz hitz egin digu.

Hau da zure lehenengo lana, zer kontatzen du eta zergatik joan behar du publikoak ikustera?

Ez, aurretik beste zenbait proiektu eduki ditut. Drama apur bat egitera ere animatu nintzen, egungo egoerari buruz, “irribarreak eta malkoak” nahastuz baina publikoari sentsazio txarra uzteko asmorik gabe. Oso istorio polita da, emozio ezberdinak sortzen dituena. Laudion, bestela, hainbat ekitaldi izan ditut aurten; Herriko Plazan urtero antolatzen diren jaien harira nirekin jarri ziren harremanetan zerbait animatua eta publiko guztientzako prestatzeko, eta emaitza oso ona izan zen denontzat. Esperientzia handia izan zen niretzat eta laudiarrek oraindik ere gogoratzen didate. Hori da zalantza barik nire saririk handiena. Latiorron ere kontuan hartu ninduten eta eta umeentzako ekitaldia egin genuen. Umeek sano ondo pasatu zuten. Txikiak dira garrantzitsuenak horren moduko ekitaldi batean eta pasio handirekin hartzen dute parte. Gauza ederra da eurekin jolasak, olgetak eta musika-animazioa konpartitzea, eta batez ere euren irribarre eta barreak.

Nire azken proiektuak “Zapatillas de Punta” du izena eta clown baten historia da (“Txitxarrita” nire clown-aren historia), dantzari izateko ametsa duena baina oraindik lortu ez duena bere zapata handien erruz. Halako egun batean esnatu, zapatila batzuk topatu ditu eta badu bere ametsa egia bihurtzeko behar duen guztia. Zergatik joan behar duen jendea ikustera? Bada deskubritzeko lortuko ote duen. Arrazoi ona, ez duzu uste?



Zein harrera ematen die normalean publikoak Txitxarrita Kutxufletaren ibilerei?

Ni oso pozik nago ikuskizunetan lortzen dudan emaitzarekin, eta hori da publikoa nirekin konektatzen duelako eta gozatu egiten duelako. Oinarrizkoa da clown batentzat konplizitate-begiradak jasotzea, txaloak eta irribarreak, eta momentuz hori lortzen ari naiz.


Zer dela eta murgildu zinen clown-aren munduan?

Arrazoiak beti egon ziren hor barruan, baina bizitzaren hainbat konturengatik ez nintzen egitera ausartzen, harik eta nire bizitzan hori gauzatzeko momentua etorri zen arte, eta nire bidean lehenengo clown ikastaroa topatu nuen arte. Ni orduan ikastaroen bila nenbilen eta sakondu nahian, eta esperientzia horren ostean ez naiz gelditu. Oso argi neukan clown izan gura nuela. Ondoren dena berez etorri zen eta ikastaro bakoitzean konturatzen nintzen gero eta interes handiagoa nuela, eta jasotzen nuenak asebetetzen ninduela. Clown izatea benetako terapia da. Niri asko lagundu dit pertsona moduan hazten eta eboluzionatzen. Hori da niretzat interesgarriena, pertsona moduan haztea, ikustea publikoak zure ikuskizunekin eta istoriotxoekin disfrutatzen duela. Horrek ez du preziorik.


Zein izan da orain arte egin duzun ibilbidea?

Nire prestakuntza 2009ko otsailean hasi zen 5 orduko ikastaro trinko batekin. Hasieran apur bat ikaratu nintzen, oso ordu emozionalak direlako, baina argi izan nuen ordutik bertatik horretara dedikatu gura nuela… beharbada horregatik ikaratu nintzen, ez nuelako erraz ikusi, baina horixe nahi nuen. Ikastaroak bilatzen jarraitu nuen nire lan-ordutegia eta ekonomia egokitu nahian, hori ere kontuan hartu behar da eta; izan ere, clown izateko prestakuntza ez da erraza, ezta diru aldetik ere, ikastaroak ordaindu eta joan-etorriak ere egin behar direlako. Baina zerbait maite duzuenean eta benetan hori lortzeko borratzen duzunean oztopoak aitzakiak baino ez dira. Ahalegina eta gogoarekin amets guztiak lortu daitezke. Clown-en munduan ezagunak diren pertsonekin egin ditut ikastaroak: Virginia Imaz,Alex Navarro,Ignacio Maffi… eta denek asko irakatsi didate. Barakaldon ere hiru ilabeteko ikastaroa egin nuen Estirekin (bere abizena ez dut gogoan), Cáceresen ere egon nintzen “El Quinto Pino” eta “Funanbulus” taldeekin. Ez diot meriturik kendu nahi inori, dena dela. Nire azken prestakuntza niretzat interesgarriena izan da, Laudioko Yinde Yan eskolako Pablo Ibarluzearekin 5. nazioarteko Laborategian ibili bainaiz, hainbat herrialdetako profesionalekin. Hori ohore handia da. Gardeako frontoian ibili gara eta bertan familia handia osatu dugu, eta Pablorentzat hitz onak baino ez dauzkat, oso profesional ona da eta gutako bakoitzetik onena atera du, lan handia egin dugu eta ahaztezina izan da. Datorren urtean 6. laborategia egingo dugu eta nire asmoa da Pablorekin prestakuntza egiten jarraitzea.

 

Zein asmo dituzu etorkizunerako?


Nire hurrengo proiektuan artean “Zapatillas de Punta” dago, eta nahiko nuke ikuskizun horren bi emanaldi egitea. Kultur etxeko aretoa betetzen badugu urriaren 31n, beste bat egingo da azaroaren 7an, baina hori publikoaren esku dago. Nik konfiantza badut, denontzako moduko istorio dibertigarria da eta. Horrezaz gainera, hasita nago helduentzako ikastaro batzuk ematen “barruko umea erreskatatzeko”. Ikastaro horietan, jolas dinamiko eta errazen bitartez, lotsa galtzen ikasten dugu eta aldi batez seriotasuna eta erantzukizunez beteriko heldu hori aldentzen. Ikastaro ekonomikoak dira, ahalik eta pertsona gehienengana heltzearren. Ikastaro horien helburua da burua birrintzen digun guztia ahaztea eta “orain eta hemen” egotea. Eta Portu egiten da, gure arreta osoa eskatzen duten ariketen bidez lortzen dugu kontu serioak desbideratzea. Eta tira, Txitxarrita istorioak sortzen dabil etengabe, beraz Txaitarrita luzerako daukagu!


Ez didazu galdetuko nire izen artistikoaz? Beharbada igarri duzu, kar kar. Nire gurasoak txikitatik “txitxarra” esan izan didate, urpean ere ez naizelako isiltzen. Nire clown-a izendatu behar izan nuenean zalantzarik ere ez nuen izan, eta nire gurasoen omenez ipini nuen, eurak baitira egunero laguntzen didatenak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide