Euskal Herriko II. Mendi Duatloi Zirkuitua asteburu honetan helduko da Amurriora

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko urr. 25a, 08:00

Bere bigarren urtea den honetan, Eusko Herriko Mendi Duatloi Zirkuituak proba bat egingo du Amurrion, zapatu honetan arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Irteera eta helmuga kiroldegian jarriko dira, eta lasterketak hiru zati izango ditu, proba hauetan ohikoa den bezala. Lehenengo eta behin, 15:00etan, duatloi txikia egingo da Abiagako BMX pistan, alebin eta infantilentzat. Ondoren, 16:00etan, nagusien proba jokatuko da.

Bere bigarren urtea den honetan, Eusko Herriko Mendi Duatloi Zirkuituak proba bat egingo du Amurrion, zapatu honetan arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Irteera eta helmuga kiroldegian jarriko dira, eta lasterketak hiru zati izango ditu, proba hauetan ohikoa den bezala. Lehenengo eta behin, 15:00etan, duatloi txikia egingo da Abiagako BMX pistan, alebin eta infantilentzat. Ondoren, 16:00etan, nagusien proba jokatuko da. Hasteko, kirolariek 6,5 km-ko ibilbide bat egin beharko dute menditik, korrika, kiroldegira itzuliz; jarraian, bizikleta hartu eta 16 km bete beharko dituzte Amurrioko basabideetatik barrena; amaitzeko, berriz zapatilak jantzi eta 3 km egin beharko dituzte berriz ere oinez. Proba bikoteka egiteko aukera dago, inskripzioa egitean hala adierazita.

Esan bezala, aurten bigarren urtez egiten ari da Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua, baina Amurrioko proba, zehazki, lehenengo aldiz antolatu du Amurrioko Txirrindulari Elkarteak. Guztira 11 probak osatzen dute zirkuitua, eta Amurriokoaren ostean beste lau daude jokatzeke abendura bitartean: Amasan, Lizarran, Zallan eta Murgian.

Horretaz gainera, beste hitzordu ziklista bat ere egongo da asteburuan Amurrion, kasu honetan lehiarik gabekoa: XV. martxa zikloturista alforjekin. Hitzordua goizeko 10:00etan jarrita dago Juan de Urrutia plazan, Luiaondo, Orozko eta Lezama zeharkatuz 40 km egiteko. Orozkon, gainera, hamaiketakoa egingo dute eta museoa bisitatuko dute. Amaitzean, anaitasun-bazkaria egingo da. Izena emateko 40 euro ordaindu behar dira, hamaiketakoa eta bazkaria barne.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide