Euskalmetek alerta-egoera aktibatu du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko urr. 18a, 12:34

Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia aktibatu du gaurko, arratsaldetik aurrera euri-zaparrada handiak bota ditzake eta. Bihar egoera antzerakoa izango da eta euritan jarraituko du. Larunbat gauera arte luzatu daiteke euritea.

Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia aktibatu du gaurko, arratsaldetik aurrera euri-zaparrada handiak bota ditzake eta. Bihar egoera antzerakoa izango da eta euritan jarraituko du. Larunbat gauera arte luzatu daiteke euritea.

Badirudi Aiaraldeak azken hilabeteotan jasan duen lehortea behin betiko amaituko dela datozen orduotan, Euskalmeten iragarpenei kasu eginez gero behintzat. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren meteorologia-agentziak prezipitazio ugaria iragarri du gaur arratsaldetik aurrera, eta hartara alerta horia ezarri du. Iragarpenaren arabera, gaur arratsaldean bertan ipar-haizea sartuko da eta ipar isurialdean batez ere zaparradak botako ditu, zenbaitetan trumoitsuak. Abisua 18:00etan sartuko da indarrean eta bihar gauerdira arte 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea dago. Ostiralean, beraz, egoerak bere horretan jarraituko luke eta euri gehiago egin lezake gurean. Gipuzkoan botako luke bihar euri gehien, eta han alerta laranja aktibatu dute, zenbait puntutan 24 ordutan 80-100 l/m2 pilatu daitezke eta. Beraz, gaur gauen eta etzi euria erruz egingo du, eta egoera hori larunbat gauera arte luzatu liteke.

Gaur eta biharko iragarpena nahiko zehatza den arren, biziko dugun egoera iragartzen oso zaila da, aire-masa hotz eta bero batean artean sorturiko despresio-gune txiki batek eragingo duelako, oso arin eta modu erratikoan mugitu daitekeena, eta beraz, edozein aldaketa txiki nahiko izan daiteke asteburuko iragarpenean aldaketak gertatzeko. Epe laburreko modelo eta iragarpenei adi ibiltzea besterik ezin da egin. Edozelan ere, ez du ematen uholde-arrisku larririk dagoenik, zeren bertoko ibai eta errekek oso ur gutxi dakarte eta badirudi lurra gai izango dela prezipitazioa jasotzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide