Bihar egingo da Okondo Ibarra 1. ibilaldi neurtua

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko urr. 19a, 08:42

Mendizaleak goizeko 8etan abiatuko dira frontoitik, guztira 22 km egiteko Okondo mendietan zehar. Amaieran parrillada eta zozketak izango dira.

Mendizaleak goizeko 8etan abiatuko dira frontoitik, guztira 22 km egiteko Okondo mendietan zehar. Amaieran parrillada eta zozketak izango dira.

Okondoko Ganekogorta mendi-klubak gogotsu hasi du bere ibilbidea. Taldea urte honen hasieran sortu zen, herriko hainbat mendizale gazteren ekimenez, eta udagoien honetarako erronka potoloa hartu dute. Izan ere, hilabete honetan mendi eta naturari buruzko jardunaldiak egiten dabiltza, hainbat berbaldi, txango eta jarduerarekin. Horien artean, bihar egingo den mendi-ibilaldia neurtua dago. 21 km-ko ibilbidea prestatu dute horretarako, Okondo ibarra inguratzen duten mendi garaienak zeharkatuz: Pagolar (722 m), Idubaltza (691 m) eta Bikirrio (667 m). Mendizaleak goizeko 8etan abiatuko dira frontoitik eta 15:00ak arte 7 ordu dauzkate futbol-zelaiko helmugara iristeko. Ez da inolako sailkapenik egongo eta parte-hartzaile guztiek jatekoa eta edatekoa izango dute Otaolako anoa-postuan zein helmugan egingo den parrilladan. Dutxa-zerbitzua ere egongo da.

Izena emateko, federatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu bakoek, berriz, 8 euro. Internet bidez klubaren web-gunean egin daiteke zein zapatuan bertan frontoian. Informazio guztia http://www.ganekogorta.org helbidean kontsultatu dezakezue.

Baina Okondokoa ez da izango Aiaraldean mendiarekin izango den hitzordu bakarra. Izan ere, domekan, Aiarako Garobel mendizale-taldekoek txango bat egingo dute Lantenoko Idubaltza mendira. Kasu horretan 9:00etan geratu dira Arespalditzan hasierara kotxez joateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide