Artziniegako Udalak hiriko hirugarren poesia-lehiaketa antolatu du, oraingoan Antzinako Azoka gai hartuta. Lanak urrian zehar aurkeztu ahal izango dira liburutegian, eta guzti-guztiak han bertan egongo dira erakusgai azaroaren 7tik aurrera. Egun horretan emango da jakitera irabazlearen izena.
Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira DIN A4 neurriko paperean, gutun-azal batean eta kanpoaldean “olerki lehiaketa” eta dagokion kategoria adieraziz. Beste gutun-azal batean izen-abizenak, adina eta telefonoa adierazi beharko dira. Hiru kategoria izango dira: 6-8 urte bitartekoak, 9-12 urte bitartekoak, eta 13 urtetik aurrekoak.
Esan bezala, irabazleen izenak azaroaren 7an emango dira jakitera. Kategoria bakoitzeko irabazleak liburu-sorta bat jasoko du sari gisa.