Hiria Erdi Aroan murgilduko da etzi

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko ira. 13a, 08:00

Azkenik Artziniegako Antzinako Azokaren hamabosgarren edizioa etzi egingo da hiriko alde zaharrean. Aurten ostalariek antolatu dute, udalaren aurrekontuan izandako murrizketaren ondorioz.

Azkenik Artziniegako Antzinako Azokaren hamabosgarren edizioa etzi egingo da hiriko alde zaharrean. Aurten ostalariek antolatu dute, udalaren aurrekontuan izandako murrizketaren ondorioz.

Beste urte batez, bertan daukagu dagoeneko Artziniegan tradizioa den Antzinako Azokaren hamabosgarren edizioa. Azoka 1998an hasi zen ospatzen Arteko Andra Mariren santutegiaren 500. urteurrenaren harira, eta azken urteotan Artziniegan jende gehien bildu duen ekitaldia izan da, batez ere jendearen inplikazioari esker eta alde zaharrak sortzen duen giro bereziari esker. Aurten lehenengo aldiz egingo da herriko jaien osteko asteburuan, eta gainera zapatuan, beste edizio guzti-guztietan domekan egin izan baita. Horretarako arrazoi nagusia urte-hasieran udalak iragarritako diru-murrizketa izan da; hori dela eta, azoka kolokan egon zen harik eta ostalari batzuek antolakuntza eta finantzazio gehiena euren gain hartzeko asmoa agertu zuten arte.

Egitarauari dagokionez, azoka goizeko 10:15ean irekiko da adarren hotsekin eta ordu laurden geraogo pregoia irakurriko dute. Hortik aurrera Artziniegako kaleak musikaz, kale-antzerkiz, jolasez eta lehengo ogibideen erakustaldiez beteko dira goiz eta arratsaldez. Horretaz gain, beste urte batez Ginésen animaliak ikusteko parada egongo da Artekalen, Barrenkaleko sutegia zabalik egongo da, eta zeramika-, beira- eta lore-tailerrak izango dira gaztetxoentzat, besteak beste. Herriko Tabernak, La Casa del Pozo-k, Batzokiak eta Artziniegako Dorretxeak Erdi Aroko menuak eskainiko dituzte,

Aurreko urteetan lez, antolakuntzak aparkatzeko gunbe berezia atondu du Zaballa inguruan, herriaren iparraldera, Aretxa auzoaren ondoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide