"Gure lehenengo gogorapena egiten ditugun jardueretan laguntzen duen jendearentzat izango da, bihotz-bihotzez"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko abu. 31a, 12:00

JOSE FRANCISCO LOPEZ ARBELOA (Bilbo, 1953) Artziniega Txirrindularitza Elkarteko presidentea da. Duela gutxi hamar urte bete ditu elkarteak eta hori dela eta 2012ko jai hauetan udalaren eta herritarren errekonozimendua jasotzeko, pregoia euren eskutik etorriko da. Pepe izango da irakurtzeko ardura hartuko duena.

Jaiak hasteko ordu gutxi falta direla, zein dira pregoia irakurtzeko ardura duenaren sentsazioak?

JOSE FRANCISCO LOPEZ ARBELOA (Bilbo, 1953) Artziniega Txirrindularitza Elkarteko presidentea da. Duela gutxi hamar urte bete ditu elkarteak eta hori dela eta 2012ko jai hauetan udalaren eta herritarren errekonozimendua jasotzeko, pregoia euren eskutik etorriko da. Pepe izango da irakurtzeko ardura hartuko duena.

Jaiak hasteko ordu gutxi falta direla, zein dira pregoia irakurtzeko ardura duenaren sentsazioak?

Sentsazioak hainbat dira. Alde batetik, ikuspuntu kolektibotik eta pregoian esaten dugun bezala, harro gaude gure jaien hasierako pregoia irakurtzeagatik, uste dugulako Udalak gure lanari egindako aitortza dela. Ikuspuntu pertsonaletik berriz estutasuna sentitzen dut, zeren beldur naiz nerbioek ote didaten txarto pasaraziko. Edonola ere, ziur egon nire etika ziklistagatik ez dudala inolako dopinik hartuko emozioak baretzeko.

Nor edo nortzuk izango dituzue gogoan jaien hasiera honetan?

Honelakoetan egin behar denez, lehenengo eta behin udalari eskertu diogu gugan izandako konfiantza. Eta hortik aurrera gure lehenengo gogorapena egiten ditugun jardueretan laguntzen duen jendearentzat izango da, bihotz-bihotzez. Pregoiaren edukiari dagokionez, esaera eta sinbolo ziklistak erabiliz, gure asmoa da Artziniegako herritarrei alaitasun- eta baikortasun-mezu bat helaraztea, jaietako ekitaldietan parte hartzeko gonbita luzatuz. Azkenik, gure Uriko kultur eta kirol elkarteetan parte hartzen duten pertsonak izango ditugu gogoan, jai hauetan euren ilusioa are indar handiagoaz eraberritu dadin.

 Noiz sortu zen Artziniegako Txirrindularitza Elkartea eta zein jarduera antolatzen ditu? Jaietan ere hartzen duzue parte?

Artziniegako Txirrindularitza Elkartea 2001ean sortu zen. Ziklismoarekin lotutako jarduera guztiak antolatzen ditugu, jakina, ez soilik udalerrikoak, hala nola zikloturismoko irteerak, umeen bide-hezkuntzako ekintza keta abar, baizik et abeste maila batzuetan ere; Aiarako Bira adibidez, edo Arabako Hiru Egunak.

Jaietan kadete mailako lasterketa bat antolatzen dugu, aurten hamargarren urtez. Kronoigoera herrikoi bat ere antolatzen dugu, zeinean adin guztietako jendeak parte hartzen duen. Oso ekitaldi berezia da, mozorro lehiaketa ere badelako. Umeentzat ginkana bat ere antolatzen dugu, eta azkenik, jaietako azken domekan, mus-txapelketaren antolakuntzan sartuta gaude. Bide batez, Aiaraldeko muslariei bertan parte hartzeko gonbita luzatu nahi diet.

Azkenik, zer nabarmenduko zenuke Artziniegako jaietatik eta zelan animatuko zenuke jendea bertara etortzeko

Jaietako ekitaldiak antolatzen duen taldea garen heinean, gure ustetan nabarmentzekoa da izaera herrikoia duten hainbat eta hainbat ekitaldi daudela Artziniegako jaietan, herritarren parte-hartzea handia delako eta ikusle asko ere biltzen delako. Horrek uste dut dibertsioa bermatzen duela. Horregatik beharbada ekitaldi horiek ez dute hainbeste jasaten diru-murrizketen eragina, nahiz eta aurten igarri egin dugun. Dena dela, uste dut hori dela jendeak gure jaiak bisitatzeko arrazoirik onena. Ondo pasatuko dute, ziur.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide