Hiriko balkoi eta leiho guztiek hartuko dute parte, herrigunea ederrago egotea asmo duen lehiaketa honetan. Epaia abuztuaren 14an emango da jakitera.
Artziniegako Udalak, Zabaia landa-garapenerako agentziaren lankidetzarekin, balkoi eta leiho loretsuen lehiaketa antolatu du laugarren urtez jarraian. Lehiaketa honen helburua, izenak ondo dioen lez, herriguneko eraikinetako balkoi eta leihoak lorez eta landarez apaintzea, jendeak kaleetatik ikusteko moduan.
Lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango izena ematea; nahikoa da nork bere etxeko leiho eta balkoiak apaintzea, eta abuztuaren 9an epaimahaiko kideek bisita egingo dute denak baloratzeko. Irizpideak estetikoak erabiliko dira epaia emateko orduan, bereziki lore-konposizioaren bolumen- eta kolore-konbinazioa eta lekuarekiko egokitasuna. Epaia abuztuaren 14an emango da jakitera.
Sariei dagokienez, Artziniegako Udalak lehen sailkatuari birentzako bazkaria emango dio, spa-zirkuitua barne, eta bigarrenak sari berbera jasoko du, kasu horretan Zabaia landa-garapenerako agentziaren eskutik.
Artziniegako udalaren web gunean oinarriak eta informazio gehiago daukazue.