Artziniegako taberna batzuk iragarri dute haiek antolatuko dutela aurtengo Antzinako Azoka. Irailaren 15ean ospatuko dute jai hau, hain zuzen ere. Ostalarien iritziz, erabakia hartu dute "pena handia litzatekeelako hain ekitaldi polita galtzea".
Horretarako 5.000 euroko partida izango dute. Kontuan hartu behar da pasa den urtean antolatzaileek 20.000 euro jaso zituztela udalaren partetik. Tabernariek herritarren laguntza eskatu dute ospakizun hau gauzatzeko.
Urte hasieran, udalak adierazi zuen egoera ekonomikoa zela eta, ez zuela bere gain azoka honen antolaketa hartuko.