Artziniegako eta Aiarako udalek batera antolatu dituzte udako irteerak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko eka. 28a, 09:05

Kostaldeko herrietara joateko lau txango egingo dira, bi uztailean eta beste bi abuztuan. Txango guztiak kultur edo jai ekitaldiekin batera egingo dira.

Uda bertan dugu eta, urtero lez, eskualdeko udalek kostaldera eguneko txangoak antolatu dituzte. Aurtengoan, Artziniegako eta Aiarako udalek indarrak batu eta “Eguzkia eta Kultura” izeneko programa atondu dute, bertoko herritarrei kostaldeko herrietara joateko aukera eskaintzearren.  Hala, gutxieneko jende-kopurua izatea errazago bermatuko da.

Guztira lau txango egingo dira, bi uztailean eta beste bi abuztuan, eta guzti-guztiak kultur ekitaldiekin batera egingo dira. Hasteko, uztailaren 7an Lekeitiora joango dira, non Kale Antzerkiko Nazioarteko XXIII. Jaialdia ikusteko aukera izango duten. Hurrengoa uztailaren 27an izango da, Santanderrera, Madalenako jaiekin batera. Abuztuan, berriz, Donostiako Aste Nagusia bisitatzeko aukera izango dute hilaren 11n, eta handik aste bira, 25ean, Laredoko “Loreen Guda” ospetsua.

Txangoaren eguna baino astebete lehenago arte eman ahal izango da izena, eta guztietan plaza-kopuru mugatua izango da. Erroldatuek lehentasuna izango dute eta eurentzako prezioa 10 eurokoa izango da. Txango guztietara joateko bonoa ere erosi daiteke 36 euroren truke. Gutxieneko jende-kopurua, berriz, 22 pertsonakoa izango da. Kopurua lortzen ez bada, zenbatekoa itzuliko da. Artziniega eta Aiaran erroldatutakoek izena emateko eta lekuak betetzeko lehentasuna izango dute. Ordutegiari dagokionez, autobusa 08:45ean irtengo da Artziniegatik eta Lanteno, Menagarai eta Arespalditzatik igaro ostean, Luiaondon egingo du azken geldialdia 09:20an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide