Aiaraturrek kanpaina berria jarri du abian

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko eka. 20a, 10:02

Aiaraldeko turismoa kudeatzen duen elkarte publiko-pribatuak, Aiaraturrek, kanpaina berria aurkeztu du udara begira. Kanpainaren leloa "Aiaraldea, zapore bat paisaia bakoitzeko" da eta bere helburua da datozen hilabeteetan gurera bisitariak erakartzea.

Aiaraldeko turismoa kudeatzen duen elkarte publiko-pribatuak, Aiaraturrek, kanpaina berria aurkeztu du udara begira. Kanpainaren leloa "Aiaraldea, zapore bat paisaia bakoitzeko" da eta bere helburua da datozen hilabeteetan gurera bisitariak erakartzea.

Horretarako, alde batetik, esku-orri berriak argitaratu dituzte, zeinetan eskualdeko informazio turistikoa biltzen den, modu zuzenean eta formatu erabilgarrian, gure eskualdea bisitatzen duen turistaren ezaugarriei egokituta. Liburuxka horietan, besteak beste, ondare arkitektonikoari eta naturalari buruzko informazioa ematen da, bai eta eskualdeko museo-eskaintzaren gaineko xehetasunak. Horretaz gain, agenda bat erantsi dute, zeinean  eskualdeko gertakariak zerrendatzen diren, helbide interesgarrien direktorioarekin eta beste jakingarri batzuekin batera.

Beste alde batetik, kanpainaren barruan hiru minutuko iragarkia grabatu dute, “eskualdearen ezaugarriak eta xarma ezagutarazteko helburuarekin”. Bideoa webgunean bertan zein sare sozialetan ikusi ahal izango da (Facebook, Vimeo eta YouTube).

Kanpaina berri honetaz gain, uda honetan abian egongo den beste ekimen berri bat “Txakolinaren Ibilbidea” izango da. Ekimen hori maiatzaren amaieran aurkeztu zen eta gastronomia eta turismoa enologiarekin uztartu gura du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide