Bihar Alde Historikoko jaia ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko eka. 8a, 11:53

Jaieguna Urizahar auzo-elkarteak antolatzen du, AEMEren, udalaren eta auzokoen laguntzaz. Ekitaldiak Goiko Plazan egingo dira arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Jaieguna Urizahar auzo-elkarteak antolatzen du, AEMEren, udalaren eta auzokoen laguntzaz. Ekitaldiak Goiko Plazan egingo dira arratsaldeko 10:30etik aurrera.

Bihar, hilak 9, Artziniegako alde zaharreko jaieguna ospatuko da. Bost urte joan dira Urizahar auzo-elkarteak urte luzez galduta egondako ospakizun hau berreskuratu zuenetik, eta aurtengoan, krisia gorabehera, berrindartuta dator auzokoen eta elkarteen ekimenari esker. Jaiak oinarri historikoa du, duela urte batzuk arte Gorpuzti Eguna ospatzen baitzen, baina auzokoek ospakizun hori gaurkotu gura izan dute eta hirigune historikoaren giroa eta elkarlana suspertzeko baliatu dute.

Ekitaldi guztiak, ohi lez, Goiko Plazan egingo dira 19:30etik aurrera alde zaharreko bizilagunen, merkatarien elkartearen eta udalaren laguntzaz. Lehenengo ekitaldiak umeei zuzenduak egongo dira; jolasak izango dituzte hasteko eta ondoren, 20:00etan, buru-handiak. Jarraian auzkoek eroandako patata tortillak dastatzeko aukera egongo da, ardoaz lagunduta, eta 20:30etik aurrera musika egongo da Goiko Plazan DJ Perurekin. Amaitzeko, txokolatada egongo da 22:30ean, eta 23:30ean jaiari amaiera emango zaio, xanpaiaz lagunduta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide