Txirrindulariak eta korrikalariak, nor baino nor arinago

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko mai. 29a, 09:00

Larunbatean “Desafio Peñalba 2012” izeneko kirol-erronka jokatuko da, txirrindulari eta korrikalarien artean. Kirolariak Artziniegatik abiatuko dira, eta bi ibilbide ezberdin eginez, Peñalba mendiko tontorrera helduko dira. Mendizaleak ordubete arinago abiatuko dira, helmuga ikusteko.

Larunbatean “Desafio Peñalba 2012” izeneko kirol-erronka jokatuko da, txirrindulari eta korrikalarien artean. Kirolariak Artziniegatik abiatuko dira, eta bi ibilbide ezberdin eginez, Peñalba mendiko tontorrera helduko dira. Mendizaleak ordubete arinago abiatuko dira, helmuga ikusteko.

Ganzorrotz Mendi Kirol Elkarteak eta Artziniegako Txirrindularitza Elkarteak indarrak batu dituzte “Desafio Peñalba 2012” izeneko kirol-erronka antolatzeko. Proba hau aurreko urteetan ere egin izan da Artziniegako mendizale eta kirolarien artean, baina aurtengoan antolatzaileek zabalpen handiagoa eman gura izan diote, eta Aiaralde eta Enkarterriko inguruko herrietako zaletuak ere gonbidatu gura izan dituzte.

Lasterkariek bi ibilbide egingo dituzte, bata oinezkoentzat (6,06 km), eta beste bat txirrindularientzat (6,84 km). Gutxi gorabehera 500 metroko desnibela gainditu beharko dute. Korrikalari eta txirrindulariek batera abiatuko dira goizeko 11:00etan Artziniegako frontoitik eta puntu bakar batean baino ez dute bat egingo. Bi ibilbideak nagusiki mendiko pistetatik doaz,  Antolatzaileen arabera, probak “izaera ludikoa du” eta “bi modalitateen arteko pikearen aitzakiarekin, kirola egitea eta mendiarekiko errespetua sustatu gura ditu”. Ez da izango ohiko lehia bat, beraz, ez delako saririk edo sailkapen ofizialik egongo. Hala ere, antolatzaileek parte-hartzaileen denborak emango dituzte jakitera, informazio gisa.  Lasterketarako izen-ematea txirrindulari-elkartearen lokalean egin ahal izango da irteera baino 15 minutu lehenago arte.

Aldi berean, lasterketaz gainera, mendi-irteera arrunta ere egongo da. Lasterketa baino ordubete arinago abiatuko da, 10:00etan, Artziniegako frontoitik, eta korrikalariek egingo duten ibilbide bera egingo du. Edonorentzako mendi-ibilbide nahiko erraza da. Helmugan, txirrindulari eta korrikalarientzako edatekoa eta jatekoa egongo da, eta hamaiketakoa parte-hartzaile, laguntzaile eta mendizale guztiontzako.

Informazio zabalagoa eta ibilbideen xehetasunak eta track-ak Ganzorrotz taldearen webgunean jaso daiteke: http://ganzorrotz.wordpress.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide