Aurten bosgarren urtez jarraian Arespalditzako MTB taldeak herriko mendi-bizikleta martxa antolatu du ekainaren 17rako, hainbat babesle eta kolaboratzaileren laguntzaz. Ibilaldiak Arespalditza, Menagarai eta Zuhatzako mendietan barrena ibiliko da, eta aurreko urteetan lez, parte-hartze handia izatea espero da.
Proba amaitutakoan zozketa egingo da parte-hartzaileen artean; besteak beste, BH bizikleta bat, Aiarabike-ko ekipazio oso bat eta Ibarrondo jatetxean birentzako bazkaria zozketatu dira. Aurten, gainera, pintxoak eta garagardoa banatuko da martxa amatu ondoren, gura duten guztientzat.