Alde zaharreko trafikoa erregulatzeko ordenantza udan sartuko da indarrean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko mai. 17a, 10:41


Maiatzaren 3ko osoko bilkuran onetsi ondoren, atzo argitaratu zen hasierako onarpena Arabako aldizkari ofizialean. Sarrera eta irteera mugatzeko sistema mekanikoa ezartzeko lanak ere laster hastekoak dira.


Maiatzaren 3ko osoko bilkuran onetsi ondoren, atzo argitaratu zen hasierako onarpena Arabako aldizkari ofizialean. Sarrera eta irteera mugatzeko sistema mekanikoa ezartzeko lanak ere laster hastekoak dira.


Artziniegako alde zaharrean ibilgailuen trafikoak eta aparkamendua erregulatzeko eztabaida luzea eta mamitsua izan da udala, bizilagun eta hiriko merkatarien artean. Urte batzuk badira gai honi heldu zitzaiola, eta oraingoan, badirudi azkenik adostasun lortu dela. Maiatzaren 3ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion bizilagun eta merkatariekin adostutako ordenantzari, eta aurreikusten da udan indarrean sartuko dela.

Ordenantzaren bidez, erabateko lehentasuna ematen zaie oinezkoei, eta autoak alde zaharrean sartzeko eta ibiltzeko hainbat arau ezartzen dira. Hala, besteak beste, alde zaharra trafikorako zabalik egoteko ordutegiak ezarri dira, aparkatzeko guneak mugatu, sartzeko txartelak emateko prozedura zehaztu da eta zigorrak jartzeko erregimena aplikatzeko prozedura ere onartu da. Ondorengoak dira ordenantzak ezarritakoaren ezaugarri nagusiak:

-    Ordutegiei dagokienez, trafikorako zabalik egongo da astelehenetik ostegunera 6:00etatik 18:00etara, barikuetan 6:00etatik 16:00etara, eta zapatuetan 6:00etatik 14:00etara. Domeketan itxita egongo da.
-    Geltoki Plazako sarbidetik sartu eta atera ahal izango da, eta Hiriko Atekoa irteerarako baino ez da izango (larrialdi-zerbitzuetarako izan ezik).
-    Bizilagunei, merkatariei eta garajeen jabeei txartelak emango zaizkie. Udalerrian erroldatutako etxebizitza baten jabeek txartel bana izan dezakete ibilgailu bakoitzeko (gehienez 3).
-    Bizilagunek, gehienez, 10 minutu utz dezakete ibilgailua zama-lanetarako, eta garraiolari eta ostalariek 30 minutu.
-    Aparkatzeko guneak murriztu egin dira: Artekaleko Plazan, Goiko Plazan, kultur etxearen aurrean eta Gernika Etorbidean baino ezin izango da aparkatu.

Hasierako onarpenaren ondoren, atzo eman zen argitara Arabako aldizkari ofizialean, alegazioak aurlezteko 30 eguneko epea zabalduz. Horren ostean, behin betiko onetsiko da eta hogei egunetan indarrean sartuko da. Pibote-sistema jartzeko lanak ere laster hasiko direla aurreikusten da.

Ordenantza honako helbide honetan kontsultatu daiteke (gaztelaniaz).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide