Elkarteen foroak atzo egin zuen bere lehen bilera ofiziala

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko mai. 9a, 10:28

Foroak  kultur eta kirol elkarteen jarduerak koordinatu eta bultzatzeko asmoz sortu da. Elkarteek, udalak eta eskualdeko kulturako teknikariak hartuko dute parte.

Foroak  kultur eta kirol elkarteen jarduerak koordinatu eta bultzatzeko asmoz sortu da. Elkarteek, udalak eta eskualdeko kulturako teknikariak hartuko dute parte.

2011ko azken hilabeteetatik hona hainbat bilera, kontaktu eta hausnarketa egin ostean, atzo egin zen azkenik Artziniegako elkarteen foroaren lehen bilera ofiziala udaletxean. Bertan, azkenaldian egindako lanaren laburpena egin zen eta aurrerantzean zelan funtzionatuko den zehaztu. Topagune berri honetan, hiriko elkarte guztiek hartuko dute parte, udalaren ordezkariekin eta eskualdeko kultur teknikariarekin batera.

Ekimen honen bidez, aspaldiko arazo bat konpondu nahi da: kultur jardueren arteko koordinazio falta. Izan ere, Artziniegan urte osoan jarduera asko egoten da arlo guztietan, baina batzuetan elkarren arteko komunikazioa eskasa izaten da eta jarduerak solapatu egiten dira. Era berean, elkarte guztien arteko lankidetza ere sustatu gura da.

Atzoko bileran hainbat gai jorratu zen. Alde batetik, urteko egutegia elkarte guztiei banatu zitzaien, berrikusi eta osatzeko, eta elkarteen arteko komunikazioa hobetzeko posta-zerrenda sortzea erabaki zen. Bestetik, hileroko egutegia jartzeko panel bat atontzeko konpromisoa hartu zuen udalak, bai eta web-gunearen bidez zabaltzekoa ere. Azkenik, elkarte batzuek herria dagoen lokal falta gogora ekarri zuten, eta udaleko ordezkariek konpromisoa hartu zuten lehengo udaletxearen behetan elkarteentzako lokal partekatua jartzeko aukera aztertzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide