Hiriska emakumeen elkarteak hamaika urtez antolatu izan du Gabonetako merkatu txiki solidarioa. Herritarrek utzitako gauzekin egindako merkatu horri esker Benjamín Respaldiza Artziniegako misiolariak Ekuadorren garatzen duen proiekturako dirua lortu da. Oraingoan, berriz, Hiriskak diru horren zati bat Artziniegako bizilagunentzat bideratu nahi izan du, eta, hala, bi ohe artikulatu eta garabi bat erosi ditu. Zerbitzua mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako da eta aldi baterako mailegua izango da. Doan eskuratu ahal izango dute beharrizana duten artziniegarrek. Interesa duenak Hiriska elkartera jo behar du, 660743595 telefonora deituz.