Artista berrien lanak museoan ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko api. 3a, 00:00

Arte Ederretako fakultateko ikasleek euren lanak ikusgai egongo dira Artziniega Museoan. Erakusketa zapatuan inauguratu zen eta apirilaren 29ra arte egongo da zabalik.

Arte Ederretako fakultateko ikasleek euren lanak ikusgai egongo dira Artziniega Museoan. Erakusketa atzo inauguratu zen eta apirilaren 29ra arte egongo da zabalik.

Atzo arratsaldez Artziniega Museoan berriz zabaldu zituen aldi baterako erakusketa aretoaren ateak, oraingo honetan Leioako Arte Ederretako fakultateko ikasleen lanak erakusteko asmoz. Artziniega Museoko arduradunek adierazi dutenez, museoak “aurkera eman ohi die artista guztiei, profesionalei zein ez profesionalei bere instalazioak erabiltzeko”, eta erakusketa honen kasuan Artziniegan “harrobia” dagoela aprobetxatu gura izan dute, “sortzeko eta adierazpen artistikoaren hainbat baliabide garatzeko gogoa” duten gazteei leku hori eskaintzeko.

Artista gehienentzat, prestakuntza-prozesuan dauden artistak izanda, euren lehenengo erakusketa da, eta bakoitzak bere ideia plazaratu du bere lanaren bidez. Beraz, erakusketak ez du gai edo hari komunik. Hala ere, museotik adierazi dute “kontzeptu komunak dituzten proiektuez” pentsatzeko balio izan diela lehenengo esperientzia honek.

Peio Ureta eta Aintzane Iturribarria artziniegarren obrekin batera, Jon Sáez, Lusia Kulp, Jone Rodríguez, Cristina Lizarraga, Ribo, Saray Pérez , Maider Montalban, Jesús Llata,Ane Rodriguez, Matxalen Oñate y Jorge Fernandezen lanak daude ikusgai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide