Artziniega Museoak ez du konpromisorik lortu Biltzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko mar. 22a, 13:34

Herenegun biltzarkide-talde batek Artziniega Museoa bisitatu zuen, eta atzo Artea elkarteko kideek agerraldia egin zuten Kultura Batzordean. Artea elkarteak prentsa-oharra kaleratu du gaur eta ezkor agertu da ez dutelako inolako konpromisorik lortu, zorion-hitzetatik harago.

Herenegun biltzarkide-talde batek Artziniega Museoa bisitatu zuen, eta atzo Artea elkarteko kideek agerraldia egin zuten Kultura Batzordean. Artea elkarteak prentsa-oharra kaleratu du gaur eta ezkor agertu da ez dutelako inolako konpromisorik lortu, zorion-hitzetatik harago.

Duela aste batzuk Legebiltzarrean egin bezala, asteon, Artziniega Museoko arduradunek Arabako Biltzar Nagusietara eraman dute museoak bizi duen egoera. Hala, asteartean, talde guztietako biltzarkide batzuk museoa bisitatu zuten eta, Artea elkartearen arabera, oso inpresio ona hartu zuten eta museoa ixtearen kontra agertu ziren, baina “promesaren bat emateaz aparte konpromisorik ez”.

Atzo, martxoak 21, berriz, Biltzar Nagusietako Kultura eta Kirol Batzordearen aurrean agertu ziren; Arteako ordezkariak “Legebiltzarreko agerraldia burututakoan jaso zuten susmoarekin” itzuli dira. Diotenez, “zorionak bai” baina “irtenbiderik ez zioten eman”, eta hori dela eta, “arriskuan” jarraitzen dutela adierazi dute.

Amaitzeko, “harrituta” agertu dira Artziniega Museoak “politiko guztiak elkartzeko gaitasunagatik”, denek aitortu dutelako elkarteak egindako lana, zorionak eman dizkietelako eta museoa zabalik egoteko nahia adierazi dutelako. Hala ere, salatu dute “zorion eta ezagupenekin bakarrik, museoa zabalik edukitzea amets bat” izango dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide