Bihar hasiko da Aiarako Biraren XXIII. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko mar. 9a, 09:02

Kadete mailako lasterketa hau desagertzear egon da aurten, Laudioko Txirrindulari Elkarteak ezin izan duelako antolatu. Aiaraldeko beste elkarteek bere gain hartu dute eta gaur egingo da lasterketaren aurkezpena Arespalditzan, 20:00etan.

Kadete mailako lasterketa hau desagertzear egon da aurten, Laudioko Txirrindulari Elkarteak ezin izan duelako antolatu. Aiaraldeko beste elkarteek bere gain hartu dute eta gaur egingo da lasterketaren aurkezpena Arespalditzan, 20:00etan.

Aiarako Bira 1990. urtean hasi zen antolatzen Laudioko Txirrindulari Elkartea. Ordutik hona euren ekimenari esker eta eskualde osoko elkarteen laguntzari esker lasterketa aurrera atera izan da. Aurten, ostera, kirolarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, laudiarrek ezin izan dute antolakuntza euren gain hartu eta Artziniega, Aiara eta Amurrioko txirrindulari-elkarteek lekukoa hartu dute proba desagertu ez dadin. Beraz, Arabako Txirridulari Federazioarekin lankidetzan, beste urte batez egingo da Aiarako Bira.

Lasterketa gaur bertan aurkeztuko dute Arespalditzan, Aiarako udaletxeko ekitaldi-aretoan arratsaldeko 8etan, eta bihar hasiko da. Guztira hiru etapa izango ditu, iaz baino bat gutxiago, eta ohi bezala martxoko larunbatetan jokatuko dira, hau da, martxoaren 10ean, 17an eta 24an. Lehenengo etapan 40 km izango ditu eta Amurrion hasi eta amaituko da; bigarrena, berriz, luzetxoagoa izango da, 45 kilometrorekin, eta Amurriotik Menagarairaino joango dira. Amaitzeko, Aiarako Birako etaparik luzeena ikusteko aukera izango dugu, eskualdean zehar  47 km eginez Arespalditza eta Artziniega lotuko dituena. Amaiera Artziniegako Arteko santutegiko gainean izango da.

Aurreko edizioetan bezala Euskal Herriko zein Cantabria, Gaztela eta Aragoiko taldeek hartuko dute parte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide