Udaleko taldeek trafikoaren ordenantza adostu dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko ots. 22a, 09:14

Astelehenean egindako Hirigintza Batzordearen bileran, EAJk, Bilduk eta PPk Alderdi historikoan trafikoa erregulatzeko ordenantzaren testua adostu zuten. Datozen hilabeteotan, elkarteek eta herritarrek euren ekarpena egin ahal izango dute.

Alde Zaharreko sarreretan pibota mekanikoak jartzeko lanak hasteko astebete falta denean, udaleko talde guztiek (EAJ, Bildu eta PP) bertan trafikoa erregulatzeko ordenantzaren testua adostu dute. Taldeek azaroan jaso zuten ordenantzaren zirriborroan, eta azkenik astelehenean Hirigintza Batzordeak egin zuen bileran testua onartu egin zen.

Astelehenean egindako Hirigintza Batzordearen bileran, EAJk, Bilduk eta PPk Alderdi historikoan trafikoa erregulatzeko ordenantzaren testua adostu zuten. Datozen hilabeteotan, elkarteek eta herritarrek euren ekarpena egin ahal izango dute.

Alde Zaharreko sarreretan pibota mekanikoak jartzeko lanak hasteko astebete falta denean, udaleko talde guztiek (EAJ, Bildu eta PP) bertan trafikoa erregulatzeko ordenantzaren testua adostu dute. Taldeek azaroan jaso zuten ordenantzaren zirriborroan, eta azkenik astelehenean Hirigintza Batzordeak egin zuen bileran testua onartu egin zen.

Ordenantza, ostera, ez da indarrean sartuko harik eta alegazioak eta ekarpenak jaso arte eta osoko bilkuran onartu arte. Izan ere, hiru alderdiek ados jarri ostean, lehenengo AEME merkatarien elkarteko ordezkariei eta Urizahar auzo-elkarteko ordezkariei nondik norakoak azaldu dizkiete, eta euren ekarpena jaso eta gero, alegazio-aldi bat irekiko da herritar guztiek euren ekarpena egin ahal izateko. Hortik aurrera, taldeek guztia aztertuko dute eta udalbatzara eramango da onetsia izateko.

Ordenantzaren edukiari dagokionez, ondorengoa adostu dute udal-taldeek: Alderdi Historikoa trafikorako zabalik egongo da astelehenetik ostiralera goizeko 6:00etatik arratsaldeko 16:00etara, eta larunbatetan 6:00etatik 14:00etara. Beraz, domekan guztiz itxita egongo da. Salbuespena, ordea, sartzeko txartela daukatenak izango dira, hau da, etxebizitza, denda edo garaje baten jabe direnak eta jabeak izan ez arren alde zaharrean bizi direnak. Ibilgailurik ez duten bizilagunek txartel bakarra edukiko dute eta ibilgailua dutenek txartel bana izango dute ibilgailuko, eta gehienez hiru txartel. Ordenantzan lehentasuna emango zaie erroldatutako pertsonei.

Aparkatzeko lekuak ere kezka-iturri izan dira azken urteotan udalarentzat. Hala, ordenantza honen bidez gune horiek mugatu egiten dira, eta Artekaleko plazan, Goiko Plazan (iturriaren inguruan izan ezik), liburutegiaren aurrean eta Gernika Etorbidearen goiko aldean (“El Resbalón” izenez ezagutzen den kalea) baino ezin izango da aparkatu. Gainerako lekuetan debekatuta egongo da. Horretaz gain, autokarabanek, atoiek, quadek eta TARAko 1.000 kilo baino gehiago duten furgonetek debekatuta izango dute aparkatzea. Hori betetzen dela bermatzeko, udalak bilera bat izango du Laudioko komisariako arduradunekin, astean zehar patruilek ordenantzaren betetzea zaindu dezatela eskatzeko. 

Azkenik, ordenantzan ezartzen da sarbide mugatua dagoen ordutegian, hau da, astegunetan 16:00etatik 6:00etara, larunbat arratsaldetan eta igandeetan, Geltoki Plazako sarreratik baino ezin izango dela sartu. Irteteko, sarbide hori zein Hiriko Ateko sarbidea erabili ahal izango dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide