Aurtengo Antzinako Azoka kolokan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko ots. 1a, 09:32

Larunbatean egindako batzar irekian, udal-taldeko ordezkariek esan zuten udalak ez duela antolaketa bere gain hartuko. Ez dute aurrekontuetan diru-partida berezirik ezartzeko asmorik, baina dei egin diete prest dauden herritarrei lekukoa hartzeko.

Larunbatean egindako batzar irekian, udal-taldeko ordezkariek esan zuten udalak ez duela antolaketa bere gain hartuko. Ez dute aurrekontuetan diru-partida berezirik ezartzeko asmorik, baina dei egin diete prest dauden herritarrei lekuko hartzeko.

Inma Vivanco eta José Luis de Valle EAJko zinegotziek udal-gobernuak duela aste batzuk  azaldutako asmoa baieztatu zuten larunbatean Antzinako Azokaren gaia jorratzeko egin zen batzar irekian. Aurreko urteetan antolakuntzaren ardurarik handiena izan dute bi zinegotzi horiek adierazi zuten udalak ez duela antolakuntza bere gain hartuko eta ez duela 2012ko aurrekontuetan azoka antolatzeko diru-partida berezirik bideratzeko asmorik, gastuak murriztu gura dituelako (iaz hogei mila euro baino gehiago bideratu ziren azoka antolatzeko).

Udalak gastuak doitzeko egin gura duen ahaleginak, hortaz, eragina izango du Artziniegara urte osoan jende gehien erakartzen duen ekitaldian. Dena dela, honek guztiak ez du esan gura azokarik ez dela egongo; alde batetik, gerta liteke aurrekontuetan partida bat jasotzea oposizioko taldeek hala adostuz gero, -izan ere, 2012ko aurrekontuak oraindik aurkeztu barik daude eta batzordean jorratu behar da gaia- eta, bestetik, zinegotziek dei egin diete prest dauden herritarrei parte hartu eta azokaren antolakuntzan inplikatzeko. Eurek ere esan dute parte hartu dezaketela, betiere modu partikularrean eta ez udalaren ordezkari gisa.

Datozen egunotan beste batzar bat deituko da egoera aztertzeko eta ikusteko ia jenderik dagoen antolakuntzari ekiteko prest. Edozelan ere, argi dagoena da baliabide ekonomikoak askoz urriagoak izango direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide