Euskalmetek alerta ezarri du gaur eta bihar, hotzaldia dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2012ko ots. 1a, 12:57


2011 gurean aspaldiko urterik beroena izan bazen ere, eta urtarrila ere nahiko lasai joan den arren, otsailarekin batera hotza etorriko da Aiaraldera eta Euskal Herri osora. Izan ere, Siberian sortutako aire-masa hotza gurera helduko da Eskandinavia gainean kokatu den antizikloi sendo bati esker, Europa ia osoa zeharkatuz. Horrekin batera tenperaturak behera egingo du nabarmen eta batez bestekotik behera geratuko da. Hotzaldi siberiarrak izan ditzakegun gogorrenak dira tenperaturari dagokionez, baina oro har hotzaldi polarrak baino lehorragoak dira.


2011 gurean aspaldiko urterik beroena izan bazen ere, eta urtarrila ere nahiko lasai joan den arren, otsailarekin batera hotza etorriko da Aiaraldera eta Euskal Herri osora. Izan ere, Siberian sortutako aire-masa hotza gurera helduko da Eskandinabia gainean kokatu den antizikloi sendo bati esker, Europa ia osoa zeharkatuz. Horrekin batera tenperaturak behera egingo du nabarmen eta batez bestekotik behera geratuko da. Hotzaldi siberiarrak izan ditzakegun gogorrenak dira tenperaturari dagokionez, baina oro har hotzaldi polarrak baino lehorragoak dira.


Aire hotza gaur arratsaldean bertan sartuko da ipar-ekialdetik, eta goizean izaten ari garen euria elur bihurtuko da ia eskualde osoan, elur-kota 0 eta 100 metro bitartean kokatuko baita egunaren amaieran eta gauean. Oso isoterma hotzak izango ditugu goietan: 1500 metrotan -11º edo -12º izateraino heldu gaitezke. Horrek esan gura du, kontuan izanda tenperatura 100 metroko 0,6º jaisten dela, Aiaralde osoan zero azpiko maximoak izan ditzakegula. Prezipitazioei dagokienez, gaurko azken ordutik aurrera atertzera egitea espero da eta, hala, prezipitazio gehien izango den unea ez zen hotz handienarekin batera etorriko, baina unea-unean jarraitu beharreko egoera da, gainera Aiaraldea prezipitazio-arrisku gehien izango duen inguruan dagoelako.

Hori dela eta, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak alerta horia ezarri du EAE osorako, alde batetik elurragatik, gaurkoan 1000 metroko altueran 2-10 cm pilatzea aurreikusten delako, 600 m-ra 1-5 cm, eta 0-2 cm 200 m-ra, eta, bestetik, tenperatura hotzengatik, izotz txikia egingo baitu edonon eta izotz handia mendialdean. Biharko ere alerta bi hauek ezarrita daude, elur-zaparrada txikiak bota ditzakeelako kantauri-isurialdean, batez ere mendebaldean (hau da, Aiaraldean), eta tenperaturak -3º eta 0º bitartean kokatuko direlako. Laudioko Udalak ere neurriak hartzen hasi da aurreikusten den egoeraren aurrean;  gaurko prentsaurrekoan adierazi du larrialdi plan bat jarri duela martxan. Printzipioz ez da espero elurra egitea baina izotza bai eta, beraz, bihar goizez gatza botako dute leku gatazkatsuetan. Gaur bandoa aterako da herritarrei zuhur jokatzeko eskatuz.


Asteburuari begira hotzarekin jarraitzea espero da, batez ere larunbatean, eta ez dago oraindik oso argi zenbat prezipitazio izango den. Ematen du larunbat goizean elurra egin dezakeela baina ezin da segurtasun osoz esan.

Kontuz ibili, beraz, eta egoerari adi egon edozein jarduera egiten hasi aurretik. Esan bezala ez da espero Aiaraldean sekulako elurterik botatzea, baina honelakoetan zaila izaten da baita epe laburreko iragarpena egitea ere, eta zuhur jokatzea komeni da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide