Orozkoko Berbaz Kultura Alkarteak Gabonetako egitarauaren barruan antolatutako ekitaldiak egiten dabil asteon. Gaur, esaterako, Zeanuriko Teatro Taldeak "Ordubete Gerbasiogaz" antzezlana eskainiko dau. Betiko moduan, Berbaz-en ekitaldiak euskeraz dira, eta aurten bertsolaritzeak garrantzi handia dauka, alde batetik eguenean "Bertsolari" filma eskainiko daurielako Donibane Aretoan arrasteiko zazpi eta erdietan, eta bestetik, leku berean baina barikuan, bertso-saioa egingo dalako. Saioan hiru bertsolari ibiliko dira kantetan: Etxahun Lekue larrabetzuarra, Jone Uria getxoztarra eta Izar Mendiguren laudioarra.