Koikili eta Maider Unda museoan hizlari

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko abe. 19a, 09:17

Ostegun honetan, hilak 22, Euskaraz ezta? saileko lehenengo hitzaldia egingo da Artziniega Museoan. Oraingoan, euskarak kirol munduan duen presentziaz eta garrantziaz jardungo dute puntako kirolari bik: Koikili Lertxundik eta Maider Undak.

Ostegun honetan, hilak 22, Euskaraz ezta? saileko lehenengo hitzaldia egingo da Artziniega Museoan. Oraingoan, euskarak kirol munduan duen presentziaz eta garrantziaz jardungo dute puntako kirolari bik: Koikili Lertxundik eta Maider Undak. Koikili Athletic Clubeko lehen taldeko futbolaria da, eta Maider borrokalari profesionala da (10 aldiz izan da Espainiako txapeldun eta Joko Olinpikoetan hartu du parte). Hitzaldian, Aiarako Kuadrillako Euskara Zerbitzutik adierazi digutenez, "beren lanbide eta bizimoduan ere euskaraz aritzea posible dela erakutsiko digute, entzuleen galderei erantzungo diete eta, bukatzeko, autografo eta argazkien txanda izango da".

Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da eta, esan bezala, kuadrillako Euskara Zerbitzuak antolatu du eta, era berean, Artziniegako Gabonetako jardueren egitarauaren barruan dago. Honetaz gainera, hainbat eta hainbat izango dira urtarrilaren 5era bitartean gurean egingo diren ekitaldi eta jarduerak. Erantsita dagoen dokumentuan horien berri jaso dezakezue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide