Eskualdeko beste herri batzuek legez, Orozkok laster bere mapa toponimikoa eukiko dau. Mapea osotzea behar handia izan da, Orozko udalerri zabala dalako (Bizkai osoko bigarren udalerririk handiena) eta ondare toponimiko sano aberatsa daukalako. Berez, leku-izenak batuteko beharra orain dala urte batzuk hasi zan, eta hainbat fase euki ditu. Oraingoan, urrian egin ziran erakusketagaz, ahalegina egin da orozkoarren laguntasun eta ekarpenari esker toponimoak paper ganean iminten eta formatu atseginean herritarroi emoiteko.
Horren beharrorren emaitza dan mapea abenduaren 2an aurkeztuko da Donibane Aretoan arrasteiko 19:00etan. Bertan egongo dira, aurkezle modura, proiektuaren arduradun Felix Mugurutza, Josu San Pedro Orozkoko alkatea, eta Begoñe Olabarria euskera zinegotzia. Euskaltzaindiko eta Jaurlaritzako ordezkariak ere bertan egongo dira. Aurkezpenera doazen guztioi mapearen ale bana emongo jake.