Pasabide barria egingo da Altube ibaiaren gainetik

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko aza. 15a, 08:54

Andra Mari eta Ibaiondo kaleen artean errekaren alde biak lotuteko oinezkoentzako pasabide bat iminiko da. Hiru hilabeteetan amaitu gura dau udalak, datorren urtearen hasieran zabaldu ahal izateko.

Andra Mari eta Ibaiondo kaleen artean errekaren alde biak lotuteko oinezkoentzako pasabide bat iminiko da. Hiru hilabeteetan amaitu gura dau udalak, datorren urtearen hasieran zabaldu ahal izateko.

Orozkok laster beste zubi bai eukiko dau. Azken urteotan ibaiaren alde bietan etxeak eta bestelako instalazinoak eregi dira eta, hori dala ta, alde bien arteko trafikoa handitu egin da. Halan, Altube ibaiaren ezkerraldean dagoan bizitegi-gunea eta eskoialdeko kirol-instalazinoak hurrago egongo dira. Alkateak adierazo dauanez, pasabide barriagaz “berez hurbil dagozan puntu biren artean dagoan trafikoa gitxitu egingo da” eta “Altube ibaiak sortuten dauan hesia apurtu”. Zehaztasun teknikoei jagokenez, pasabideak 25,60 metroko luzerea eta 2,50 metroko zabalerea eukiko dau. Zorua egurrez eginekoa izango da, pinuz hain zuzen bere, eta hagak hormigoizko oinarri biren ganean finkatuko dira.

Proiektu hau aurreko korporazinoak landu auen, eta udalak 72.000 euro bideratuko ditu horretara, BEZa kanpo. Josu San Pedro alkateak adierazo dau “beharrak laster hasteko” adia daukiela eta obrak “hiru hilabeteko epea” daukala. Halandaze “datorren urtearen hasieran azpiegitura barri hau prest” eukitea espero daurie.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide