Azaroan, Aiaraldeko historia aztergai

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko aza. 8a, 11:11

Orozkoko Museoak eta Aiarako Udalak historia eta kulturarekin lotutako jarduerak antolatu dituzte hilabete honetarako, Aunia Kultura Elkartearen lankidetzari esker. Orozkon ondare eta etnografiarekin lotutako bisitaldi gidatuak egingo dira, eta Arespalditzan historiari buruzko hitzaldiak.

Orozkoko Museoak eta Aiarako Udalak historia eta kulturarekin lotutako jarduerak antolatu ditu hilabete honetarako, Aunia Kultura Elkartearen lankidetzari esker. Orozkon ondare eta etnografiarekin lotutako bisitaldi gidatuak egingo dira, eta Arespalditzan historiari buruzko hitzaldiak.

Gure eskualdea aberatsa da ohitura, ondare eta historian. Gure mendiek eta gure herriek antzinako gertakari eta bizimoduaren berri ematen digute, sarritan isilean, gu ohartu barik. Azaroan zehar arlo horretan murgiltzeko aukera izango dugu Orozkoko Museoak eta Aiarako Udalak antolatutako jardueretan parte hartuz.

Prestatu diren bi egitarauak oso ezberdinak dira eta elkarren osagarri ere izan daitezke. Orozkoren kasuan bisitaldi gidatuak egingo dira azaroko zapatu guztietan, udalerriko ondare historikoaren hainbat alderdi ezagutzea helburu. Lehenengo bisitaldia dagoeneko asteburu honetan egin da, eta parte-hartzaileek antzinako zenbait hilobi monumentu ikusi behar bazuten ere, euritea zela eta, Arearrietako teileria eta inguruko kirikino-hesiak bisitatu zituzten. Datozen asteburuetan, hurrenez hurren, irteera gidatuak egingo dira Zaloa eta Olarte auzoetako egurrezko eraikuntzak bisitatzeko (azaroaren 12an), Neberabarriko elurzuloa eta Orozkoko garrafa ezagutzeko (azaroaren 19an) eta, azkenik historiaurreko hondarrak gordetzen dituen Urratxako kobazuloa bisitatu ahal izango da azaroaren 26an. Irteera guztiak Orozko Museotik abiatuko dira, goizeko 9:30etan.

Arespalditzan, bestalde, Aiarako Jardunaldi Historikoen XII. edizioa egingo da udal-bulegoetako hitzaldi aretoan. Hitzaldiak, arazoaren 13koa izan ezik, arratsaldeko 18:30etan izango dira. Lehenengoa larunbat honetan izango da eta Aralarreko abeltzaintza eta artzaintza, eta horrek Gorobelekoarekin dituzten antzekotasunak, izango ditu hizpide; Aranzadi zientzia elkarteko Alfredo Morazak emango du. Hurrengo egunean goizeko saioa egingo da, 10:00etan. Bertan, Pedro Etxeberria EHUko irakasleak XVI. mendean Agiñagan jaiotako Juan de Armona maisuaren obra piktorikoaz jardungo du. Azaroaren 19an, berriz, burdingintza izango da aztergai, Jose Luis Solaun historialariaren eskutik, “Bagoeta, la fragua de Vulcano” izenburupean. Azkenik, hilaren 26an, Alberto Santana Ezkerra historialariak euskaldunok txerriarekin izan dugun harremanaren historiaren berri emango du.

Gure agenda atalean egitarauak osorik kontsultatu ditzakezu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide