Udalak Aiaralde eta Nerbioigoieneko turismo-erakundetik urtetea ebatzi dau, dirua aurreztu gura daualako.
Gaur egunera arte, sei ziran Aiaraturren barruan egozan udalerriak (Artziniega, Aiara, Amurrio, Laudio, Urduña eta Orozko); gaurtik aurrera bere sei izango dira, Okondo sartu dalako, baina Orozko ez dau parte hartuko. Udalak arlo horretan kostuak murriztu gura izan ditu, eta Aiaraturretik urten dau. Halan, 6.000 euro aurreztuko ei ditu. Parte hartuten auen beste turismo-erakundean, Gorbeialden hain zuzen bere, segidu egingo dau Orozkok.
Esan dogun moduan, udalerri bat kanpo geratu da, baina beste bat sartu da Aiaraturren; izan bere, Okondoko Udalak kide egitea ebatzi dau, parte hartu barik hainbat urte emon ostean.