Alkateak arduraldi osoa eukiko dau

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko urr. 17a, 09:11

Adie eta Bilduren botoakaz Josu San Pedro alkateak arduraldi esklusiboa eukitea onartu da. Zubiaur Eraikuntzak soziedadeko presidenteak ez dau dietarik kobrauko.

Adie eta Bilduren botoakaz Josu San Pedro alkateak arduraldi esklusiboa eukitea onartu da. Zubiaur Eraikuntzak soziedadeko presidenteak ez dau dietarik kobrauko.

Atzenean, hainbat tira-bira eta polemikaren ostean, aurreko asteko udalbatzan Josu San Pedroren arduraldiaren kontua konpondu zan. Udal-gobernuko kideek Bilduko ordezkariakaz adostu aurien alkateak lanaldi osoan jardutea 39.524 euroko soldatagaz, eta  Zubiaur Eraikuntzak soziedadeko presidenteak kobrau barik behar egitea. Halan, Adieren bost zinegotzien eta Bilduko bi zinegotzien botoei esker, akordioa aurrera atera zan, eta lau hilabete kobrau barik emon ostean, alkatea soldatea hartuten hasiko da.

Adiek gobernua hartu auenetik defendidu izan dau arduraldi osoa beharrezkoa dala ‘egin beharreko proiektu guztiak aurrera eroan ahal izateko’, eta halan egin ezean Orozko ‘antzekoak diran udalerrien atzetik’ parauko dala. Soldataren kontuari jagokonez, Adie taldeak dino lehengo alkateak, lanaldi erdian, 26.602 euroko soldatea eukala, eta Zubiaur Eraikuntzak soziedadeko presidente moduan 15.000 euro kobretan auela.

Bilduk, bere aldetik, bere aldeko botoa azaldu dau, esanez, ‘positibotzat’ joiten dauriela Zubiaur Eraikuntzak soziedadeko presidenteak dietei uko egin izana. Dana dala, atzenengo hiru hilabeteetako balantzea, euren ustez, ‘sano negatiboa’ da, bost errazoirengaitik: ‘espero zan aldaketea’ ez dalako egon, ‘erregenerazino demokratikorik’ ez dagoalako, hauteskundeetatik ataratako ‘errealidade plurala’ ez dalako onartu, Adiek ez daualako ‘akordioaren kulturearen alde’ egin, eta Adiek ‘interes personalak Orozkoren interesen aurretik’ imini ditualako. Hori dala eta, Bilduk ez dau ekosten ‘akordioa eta parte-hartze demokratikoaren alde egiteko adirik’, eta orain dala hiru hilabete egindako proposamenari eutsiko deutso. Halan, datorren udalbatzan proposamen zehatz bi egingo ditu: erakunde eta organismoetan udalaren ordezkaritza proportzionala onartutea eta batzordeak berregituratzeko lantalde bat sortzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide