Okondok udan zabaldu gura du osasun-zentroa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko urr. 6a, 11:04

Osasun-zentro berria egiteko lanak aurtengo maiatzean hasi ziren, eta datorren udarako amaituta egotea aurreikusten da.

Osasun-zentro berria egiteko lanak aurtengo maiatzean hasi ziren, eta datorren udarako amaituta egotea aurreikusten da.

Bost hilabete joan dira Carlos Garaikoetxea urbanizazioan osasun-zentro berria egiteko lanak egiten hasi zirenetik, hasierako aurreikuspenek bere horretan diraute eta udalak uste du 2012ko udan zabaldu ahal izango dela. Zentroa eraikitzeko milioi erdi euro bideratuko da eta horri esker orain udaletxeko behetan eskaintzen diren kontsultak (medikuntza eta erizaintza) herrigunean bertan izango dituzte herritarrek. Bost gela egongo dira zerbitzuok emateko. Horretaz gain, pediatria zerbitzua alortzea da asmoa, beste herri batzuekin partekatuz, Artziniegarekin adibidez. Zerbitzu hori behin eta berriz ari dira eskatzen herri bi hauetako bizilagunak, azken urteotan jaiotze-tasak gora egin duelako.

Osasun-zentroa eraikitzearekin batera, ingurua ere urbanizatu egingo da Eusko Jaurlaritzaren Erein programaren bidez. Hala, hamazortzi auto aparkatzeko plazak egingo dira, eta anbulantziarako beste plaza bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide